Gobernuaren politika ekonomikoaren eta garraioen arabera, Sustapen Ministerioak garapen estrategikorako eredua eta jarduketa-irizpideak onetsiko ditu, eta baita estatuko portuetako sistema osoko kudeaketa tekniko, ekonomiko, finantzario eta giza baliabideetako helburu orokorrak ere.
Interes orokorreko portuetako sistemaren esparru estrategikoan sartu diren helburu orokorrak bete beharko dituzte Estatuko Portuek eta Portuetako Agintaritzek, hori Azpiegituretako Plan Estrategikoen eta Plan Gidatzaileen bidez garatuko da Portuko Agintaritza bakoitzean eta, era berean, Sustapen Ministerioak aurrez onetsi beharko dituen Enpresa Planen bidez exekutatuko da.
Gure kasuan, 2015-2025 Pasaiako Portuko Plan Estrategikoan jasotzen dira portuko jarduerari buruzko datuak, azterketak, analisiak eta planak, horien bilakaera eta etorkizunerako aurreikusi diren eszenategiak, eta baita azpiegiturari, oraingo baliabide eta ekipamenduei eta etorkizuneko orientabideei buruzko datuak eta analisiak ere. Plan hau hemen kontsultatu dezakezu:
2015-2025 Diagnostiko Estrategikoa
Plan Estrategiko hau Inbertsio Planaren eta urteko Enpresa Planaren bidez exekutatuko da.
Jarraian 2017 ekitaldiko gertaerarik garrantzitsuenak laburbilduko dizkizugu:
Era berean, gure Azpiegituretako Plan Gidatzailean jasotzen dira portuko gune bakoitza erabiltzeko aukerak irizpide desberdinetan oinarrituta (trafiko mota, gauzatu diren jarduerak, erabil daitezkeen baliabideak, eta abar), azpiegitura horiek etorkizunean izango duten bilakaera eta portuaren eta hiriaren arteko harremana arinagoa izatea lortzeko hartu beharreko neurriak. Portuko jarduera eta hiri ingurunea bateragarria egitearen alde lan egiteko ere hor dugu Pasaiako Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Berezia eta Plan horretan portuaren eta hiriaren artean harreman hobea izatea erraztuko duten antolamenduak jasotzen dira.