Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

pasaia-autoridad-portuaria

Helburuak

Sustapen Ministerioaren mendekoa den Pasaiako Portuko Agintaritza erakunde publikoak Estatuko Portuen bidez legez ezarri zaizkion eginkizunak eta eskuduntzak kudeatu eta koordinatzen ditu, eta horien artean honakoak nabarmenduko genituzke:

  • Merkataritzako itsas trafikoarekin lotura duten jarduerak gauzatzeko beharrezkoa den azpiegiturarako lanen plangintza egitea eta horiek gauzatzea, eta garraiobide hori trenbideko eta lurreko garraioarekin koordinatzea.
  • Portuko zerbitzu-gune desberdinetako erabilerak kudeatzea eta antolatzea: Portuko jabari publikoa kudeatzea, horretarako lagapenak eta baimenak emanez.
  • Tasak eta tarifak kobratzea portuko instalazioak eta merkataritza zerbitzuak erabiltzeagatik.
  • Pasaiako portuko garapen orekatuaren alde egitea: Portuko errentagarritasunaren eta eraginkortasunaren arteko oreka bilatzea gune logistiko moduan eta hiri ingurunean integratu dadila eta horrekin elkarbizitza izan dezala lortzea. Portuaren eta hiriaren arteko elkarbizitza aldagai garrantzitsua da erakunde honentzat 2025 urteari begira.
  • Portuko Agintaritzaren eginkizunak adieraziko dituzten puntu guztiak.

2015-2025 Plan Estrategikoan jasota dauden eginkizun horiek betetzea da eginkizunaren, ikuspegiaren eta balioen alde egin duen erakunde baten helburu nagusia. 

Eginkizuna eta Ikuspegia:

Portu hiritar eta iraunkor baten ikuspegitik garrantzi handikoa izatea iberiar penintsulak eta Frantziako hegoaldeak Britainia Handiko uharteekin eta Europako iparraldearekin dituzten konexio intermodaletan, eta inguruan duen hinterlandari eskaintzen dion zerbitzua eskaintzen jarraitzea eta hobetzea.

Edificio Trasatlantico

Erreferentziako portua izatea iberiar penintsulako eta Frantziako hegoaldeko enpresentzat, bezeroari eskaintzen dionagatik eta zerbitzuen malgutasunagatik.

Baloreak:

  • Bezeroari orientabidea eskaintzea lankidetzari, komunikazioari, malgutasunari eta koordinazioari begira.
  • Portuko Agintaritzaren eginkizuna: Negozioaren garapena erraztuko duen eragilea.
  • Zerbitzuak eskaintzea kalitatearen eta lehiakortasunaren baldintzarik onenetan.
  • Portuaren eta hiriaren arteko elkarbizitza ona lortzearen alde lan egiteko konpromisoa.
  • Jarrera proaktiboa izatea ingurumenaren alorreko helburuak betetzeko jardunean, ingurumena hobetzeko proiektuak bultzatuz.
  • Segurtasunarekin eta osasunarekin konpromisoa izatea lanean, aukeren berdintasunean, hizkuntza normalizazioan, kalitatean eta berrikuntzan.
  • Kudeaketa eraginkorra eta arduratsua.