Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

pasaia-nautica-recreativa

Laketontziak

Pasaiako portuak hainbat metro koadro ditu laketontziak eta arrantzako itsasontziak amarratzeko. Hain zuzen ere, 423 amarraleku ditu luzera desberdineko ontzientzat, eta 3 pantalanetan banatuta daude Pasaiako badiaren barruan:

Pantalán Torreatze-SanPedro

Donibaneko Pantalana

Herrerako pantalanak

Kirol-ontzien amarralekuak:

  • 6 metroko 150 amarraleku.
  • 8 metroko 34 amarraleku.
  • 12 metroko 4 amarraleku. 

Donibaneko pantalanak

Kirol-ontzien amarralekuak:

  • 6 metroko 84 amarraleku.
  • 8 metroko 68 amarraleku.
  • 10 metroko 9 amarraleku.
  • 12 metroko 4 amarraleku.

San Pedroko pantalanak

Kirol-ontzien amarralekuak:

  • 6 metroko 34 amarraleku.
  • 8 metroko 22 amarraleku.

pantalan-torreatze-san-pedro-pasaia

Pasaiako pantalanak

Amarralekuen eskaera zozketa bidez egiten da Pasaiako Portuko Agintaritzan, eta olgetarako nautikako itsasontzien jabe diren edo ez diren pertsona fisiko edo juridikoek har dezakete parte lehiaketa horietan. Egun amarraleku guztien jabegoa esleituta badago ere, nahi duten lagunek amarralekuen jabetzarako eskaera egin dezakete, lortu nahi duten amarralekuaren kokagunea eta kategoria adieraziz bete beharreko formularioan. Behinhola, hurrengo adjudikaziodunen itxarote-zerrendan sartuko litzateke.

Amarralekua esleitzen badizute, jakinarazpenaren egunetik hasita 90 egun naturaleko epean Pasaiako Portuko  Zerbitzuan hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko duzu:

  • Nortasun agiri nazionalaren fotokopia
  • Nabigatzeko ziurtagiriaren fotokopia
  • Itsas erregistroaren eta idazpen-orriaren fotokopia
  • Aseguru-polizaren fotokopia, hondakina ateratzeko asegurua barne izanik.
  • Itsasontziaren argazkia, horren izena eta folioaren zenbakia irakurtzeko moduan duela.
  • Erabiltzaile berrien alta-orria
  • Itsasontziaren argazkia, horren izena eta folioaren zenbakia.

Plazaren esleipenaren erregistroa behin egin ondoren eta plaza horri buruzko informazioa esleipendunari ematen zaionetik aurrera amarralekuak kudeatzen dituzten enpresekin izango du harremana esleipendunak:

ancla

PASAI DONIBANEKO IZKIRO NAUTIKO ITSAS ARRANTZARAKO ELKARTEA:

Helbidea: Bordalaborda 15 2B. 20110. Pasaia.

Telefonoa: 650257482

Emaila bidali

Lehendakaria:  Ángel Fernández

ancla

Torreatze - San Pedro

Helbidea: Torreatze behea z/g. 20110. Pasaia.

Telefonoa: 610754850

Emaila bidali

Lehendakaria: Iñigo Uranga

ancla

HOSPITALILLO-TRINTXERPE KLUBA

Helbidea: Zainketako lehengo eraikina. Portugunea. 20110. Pasaia.

Telefonoa: 688678689

Emaila bidali

Lehendakaria: José Luis Villoslada

Pantalán Torreatze-SanPedro

Donibaneko Pantalanak.