Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

pasaia-puerto-comercial

Merkataritza-portua

Pasaia garai desberdinetan erreferentea izan da merkataritza alorrean Euskal Herrirako eta penintsularako: XVI. mendean Ternura egiten ziren itsas espedizioengatik, XVIII. mendean itsas merkataritzarekin eta oraingo garaietatik gertuen, berriz, alturako eta altura handiko arrantzako flotarekin eta ontzigintzarekin. Jarduera desberdin horiek arrastoa utzi dute egungo Pasaiako Portuko Agintaritzan.

Gaur egun, Gipuzkoako enpresen balio-katean eta horien hinterlandean zuzeneko eragina duen azpiegitura bat gara, horien premia logistikoetarako irtenbideak eskaintzen ditugun neurrian. Zuzeneko eta zeharkako eragina dugu lurralde honetako enpleguan, izan ere enpresa asko dira portu hau logistikako erreferente moduan dutenak (gure industria osagarriak hornitzen duen automobil-fabrikatzaileen sektorea adibidez). Horrenbestez, lurraldeko jarduera ekonomikoaren eragileak gara.

vista-aerea-puerto-comercial

Pasaiako Portuko ikuspegi orokorra

Portu honek duen abantaila nagusietako bat bere irisgarritasuna da: Pasaiak zuzeneko komunikazioa du penintsularekin eta Europako gainerako herrialdeekin hegazkinez, trenez eta errepidez. Dugun kokapen estrategikoari SAGEPen eta gure portuan diharduten zamaketa-enpresen eraginkortasuna gehitzen baldin badiogu, kostuetan (erregaiak + bidesariak) eta denboretan guztiz lehiakorra den erakundea dugula ikusiko dugu:

Coste (combustible + peajes) del transporte por carretera hasta el Puerto de Pasaia

Pasaiako Porturaino errepide bidezko garraioaren gutxi gorabeherako kostua  (erregaia + bidesariak), edukiera altuko bideetatik*

* Gipuzkoan eta Frantzian iragarritako bidesarien kostuen estimazioa kontuan hartuta. Europa barruko garraio sareko autobia, autopista eta bestelako errepideak kontuan hartuta.

50€

100€

150€

Portuko jarduera enpresentzat azpiegitura erakargarria eta ekonomikoki errentagarria izatearen arteko oreka bilatzeko oinarrietatik ulertu eta kudeatu behar dugula egiaztatu da, eta jarduera horrek gune hiritar batean izango du elkarbizitza, horren ondorioz, proiektu estrategiko, lehiakor eta iraunkor bat zehaztu beharko dugu 2025era begira, non portuko jarduerek (arrantza-jarduera, industria-jarduera, eta abar)  herritarrak inguruaz gozatzeko aukerarekin bat liratekeen portugune atsegina izango genuke.

Pasaiako portuko ikuspegi orokorra

Pasaiako Portuko ikuspegi orokorra