Portuko kai eta guneetan sartu nahi duten itsasontzi eta ontziek ezaugarri batzuk bete beharko dituzte eta itsas trafikoaren prozedura batera egokitu itsasontzien trafikoan eta joan-etorrian segurtasuna ahal den neurrian bermatzeko.
Pasaiako portuaren kasuan, gainera, kontuan izan behar da sartzeko kanal horretan jendea bizi dela, eta horrenbestez, ezinbestekoa dela prebentzioko hainbat neurri hartzea eta ertz guztietan arazorik ez izateko neurriak ezartzea.
Pasaiako Portuan itsas trafikoaren prozeduraren gidaliburua:
Pasaiako portuan itsas trafikoa kontrolatzeko prozeduraren eskuliburua da Pasaiako Porturako eta horren eragin-gunean sartzeko baimena duten itsasontzi eta ontzi guztiek kontuan izan beharko dute eskuliburu hori; Portuko zerbitzugunea, I. gunea eta II. gunea eragin-gunearen barruan sartuta daude Portuko guneen erabilerarako Planean zehaztuta dagoen moduan.
Pasaia, hiri-portua.
Itsasontzia Pasaiako Portura sartzen.