Pasaiako portua portu natural bat da, inguruan edertasun handia du eta babesleku seguru eta erakargarria da Kantauri Itsasoan lehorreratu nahi duten gurutzaontzientzat. Bizkaiko Golkoaren erdian kokatua dago eta helmuga-giltzarria dela esan behar dugu Donostia-Baiona mugaz gaindiko ardatzean dagoelako, Frantziako mugatik 20 kilometrora besterik ez.
Baina ikuspegi turistikotik begiratuta, portu honek duen ezaugarri nagusia da elkarrengandik erabat aldentzen diren paisaietatik eta aukera turistikoetatik gertu dagoela. Atzera egin ezazu XVIII. mendeko euskal marinel-herri tipikoetara Pasaiako herrigune historikoa bisitatuta edo jantzi itzazu mendiko oinetako on batzuk eta goza ezazu inguruko mendi eta haranetako ibilaldi ederrekin.
Donostia, nazioartean tradizio turistiko handiko hiria, portutik 5 kilometrora besterik ez dago. Erreferente gastronomikoa da munduan eta zientzia, teknologia eta kulturari laguntza ematen abangoardista ere bai; Bizkaiak, bestalde, modernitaterantz eta berrikuntzarantz izan du bilakaera. Arabak eta Nafarroak, berriz, plan lasaiagoak eskaintzen dituzte, eta landa-turismoan, familiakoan eta ardoaren eta gastronomiaren turismoan duten eskaintza ugariagatik nabarmentzen dira.
Kokapen geografiko estrategikoa:
Longitudea: 1° 56’ 032 W (Greenwich) / Latitudea: 43° 20’ 084 N
Azpiegiturak gurutzaontzientzat:
Bidaiarien trafikorako xedatu den kaia Buenavista izenekoa da. Ez da bidaiarientzako berariazko terminala baina oso moldagarria da atrakatzeko. 582 metroko linea du, 68 metro zabalerarekin eta 10 metroko sakonerarekin. Bidaiariak ontziratzeko eta ontzitik jaisteko erraztasun guztiak ditu, eta baita autobus eta taxientzako sarbide onak ere; horrek asko errazten du bidaiariak txango eta portuz kanpoko jarduera desberdinetara garraiatzea.
Buenavistako kaia. Gurutzaontzietarako azpiegitura.
Lehorreratze-guneko segurtasun-neurriak:
Portuko Agintaritzaren ardura izango da ontziratzeko eta lehorreratzeko gunean hesia jartzea eta kaizangoa sarbideetako kontrola egitea. Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren segurtasun-indarrek ere dihardute horretan.
Esteka interesgarriak:
- Basquetour: www.basquetour.eus
- Turismo Oarsoaldea: www.oarsoaldeaturismoa.eus
- Donostia Turismoa: www.sansebastianturismo.com
- Gipuzkoako Bazkundea: www.camaragipuzkoa.com
- San Sebastian Region: www.sansebastianregion.com