Pasaiako Portuko Agintaritzan ezinbestekotzat jotzen dugu gure ingurunearekin lotura izatea, eta hortik dator ateak ireki eta portuaren bilakaera eta gure eguneroko lana doako bisita gidatuen bidez ezagutzera emateko erakutsi dugun gogoa.
Bisita horiek haur edo helduen taldeentzat, ikasleentzat edo erakunde profesionalentzat dira: Euskaraz edo gaztelaniaz, bisitak astearteetan eta ostegunetan egiten dira goizeko 10etatik 12etara. Nolanahi ere, Portuko Agintaritzak edo bisita egitera etorri den taldeak denbora libre izatearen arabera egokitu daiteke ordutegia. .
Portuko Agintaritzaren bisitarekin honako alderdiak landuko dira:
- Historia eta Geografia (portuaren historia, kokapena, posizionamendua)
- Itsas garraioa (garraioak, itsas trafikoa, Portuan lan egiten duten enpresak eta egiten dituzten lanak).
- Txalupan Portu inguruak bisitatzea.
Bisitetarako eskaera egiteko (+34) 943 351 844 telefonora deitu beharko da edo jarduera horren arduradunari email bat bidaliko zaio (markom@nullpasaiaport.eus), eta honek izena emateko inprimakia bidaliko dio hori egin nahi duen erakundeari. Izena emateko inprimakia jaso ondoren eskainiko zaie arreta eskaerei, jaso bereko ordenean.