Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

puerto-pasaia-vista-aerea

Aurkezpena

Siderurgiaren eta automobilaren industriaren kate logistikoen funtsezko protagonista da Pasaiako portua. Malgua, bizkorra eta segurua, itsasontzien, tripulazioen eta bidaiarien premiei erantzuteko gaitasuna du.

Bizkaiko Golkoaren erdian dago, Frantziako mugatik 15 kilometrora eta Garraioko Europako Barneko Sarearen Atlantikoko Korridorearekin zuzeneko lotura du (Ten-T); Pasaiako Portua ezinbesteko bitartekoa da eragina duen inguru horretako industriaren, merkataritzaren eta turismoaren garapenerako.

Trenez eta lurrez dituen loturei esker guztiz gomendagarria da SSSrako (Short Sea Shipping): RO-RO itsasontzien hiru linea erregularren bidez lotzen da portua merkataritza ekonomiko komunerako sarbidea den Europako arku atlantikoarekin.

00-conoce-puerto-EUS-16

Bizkortasuna, dinamikotasuna, eraginkortasuna  eta segurtasuna dira portu honen jardueraren oinarri diren zutabeak; helburu nagusia bere bezeroei segurtasuna eskaintzea da; bere zerbitzuen bizkortasunean, batezbesteko egonaldiaren murriztapenean eta merkantziak erabiltzerakoan ia gorabeherarik ez izatean oinarritutako segurtasuna.

Gainera, Pasaiak ahalmen handia du Kantauri itsasoan dabiltzan gurutzaontzien eskaletarako, Akitania berrian eta Euskadin gehien bisitatzen diren lekuetatik hurbil dagoelako eta beste hainbat eskualderekin ere komunikazio bikainak dituelako, hala errepidez, Lisboa-Madrid-Paris Europako ardatzaren bidez, nola airez, 100 kilometro inguruko erradio batean 5 aireportu dituelako: Hondarribia (Gipuzkoa), Biarritz (Akitania; Frantzia), Loiu (Bizkaia), Noain (Nafarroa) eta Foronda (Araba).

Azkenik, Pasaiako portuarentzat, inguruarekin elkarbizitza egokia izatea guztiz garrantzitsua da, izan ere, elkarrekin azpiegiturak moldatzea eta zerbitzuak trafiko berrietara egokitzea lortuko dugu eta, batez ere, portuko jarduera hiri ingurunearekin bateragarri egitea.