Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

pasaia-puerto-pesquero

Arrantza-portua

2015. urteaz geroztik Pasaiako Arrantza Eremuak 25.000 metro koadro inguruko azpiegitura du, bertako itsasontziak eta beste portu batzuetakoak lehorreratu daitezen eta harrapatutako arrainak eroso komertzializatu eta arin eta erraz kontsumorako erabilgarri jarri ahal izan ditzaten.

Gure arrantza-lonjako jarduera nagusia lehen salmenta edo enkantea da, eta bertan, Portuko Agintaritzak baimendutako handizkako merkatari eta industriari  eta txikizkariei saldu ahal izango die arrain freskoaren saltzaileak bere merkantzia. Era berean, interes-multzo hauek guztiak behartuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko araudian eta Arrain-Lonjaren Araudian xedatutakoa betetzera eta errespetatzera. 

Lonja pesquera de Pasaia

Pasaiako arrantza-ontziak.

Gure instalazioek gaur egun 80 aparkaleku-plaza dituzte kamioi arinentzat eta 6 aparkaleku-plaza 15 metrotik gorako kamioientzat, gure instalazioak egunero erabiltzen dituzten enpresek erabili ahal izan ditzaten. Enpresa horiek, gainera, beren esku jartzen ditugun eta arrantzarekin loturik dauden beste zenbait zerbitzu erabil ditzakete:

Arrantza-portua: Arrain lonja

Arrantza-lonja moderno honen ezaugarririk aipagarriena hiri-ingurunearekin hain egoki uztartu izana eta herritarrei zabaldu izana da; eraikin honek berdeguneak, merkataritza-eremuak eta erabilera publikoko ehun bat aparkaleku-plaza baino gehiago izango ditu. Era horretan, bertako ekonomia berrindartzeaz gain, ingurunearekin dugun bizikidetza hobetuko dugu.

san pedro

Pasaiako arrantza-ontziak.

Primera subasta o venta en la lonja de Pasaia

Lehen salmenta edo enkantea Pasaiako lonjan.

Primera subasta o venta en la lonja de Pasaia

Lehen salmenta edo enkantea Pasaiako lonjan.