Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Arrain lonja

2019an, Pasaiako arrain-lonjako eraikina berritzen da eta erabilpen multianitzeko espazioan bihurtzen da; arrantza sektorearentzat, gune moderno eta funtzionala, arrantza sektorearentzat eta jarduera desberdin ugari jasoko ditzakeen lekua Pasaiako herriarentzat. Zatoz ezagutzera!

Arrain-lonja honetako jarduera-biziak, estatu mailan, arrain mugimenduan hirugarren posizioa okupatzen duena, arrainen ontziratze, lehorreratze eta merkaturatze azkarrari esker lortzen da. Arintasun berbera aurkitzen dugu, arrain-lonjako arraina banatzen duten kamioietan eta furgonetetan, zamalanetako kaiak salgaien karga eta deskarga erosoa ahalbidetzen baitute.

Baina eraikin BERRI hau, gainera, Pasaiako badiaren birsorkuntzaren islada da, izan ere, portu-gunea, Pasaiako herriaren elkarbizitza susatzeko asmoarekin, eraldatzen ari delako. Arrain-lonja modernoa, herritarren eta bisitarien bilkura-gunea izatera deituta dagoena.

ekipamenduak-zerbitzuak

Hornikuntzak eta zerbitzuak

Handizkako eta txikizkako arrain-saltzaileentzat onurak:

  • Lonjako egiturazko espazioaren optimizazioa: Salgaien zirkulazio arinerako, 3 ardatz perpendikularretan banatuta dagoen barne zutaberik gabeko espazio librea.
  • Handizkarientzat 8 modulu berri: Guztira 35 modulu izango dira, alokairuzko erregimenean, arrain-saltzaileek beren produktuak salmentan jarri aurretik, ontzietan jarri, etiketatu eta zigilua jartzeko edukiko dituztenak.
  • 40 aparkaleku BERRI: Guztira 149 aparkaleku izango dira, birakako erregimenean.
  • Lonja eko-adiskidetsua: Jarritako itsas geotermia sistemak, itsas urak eraikinaren hozte eraginkorra – baita iraunkorra ere – ahalbidetzen du. Era berean, haitzulo itxurako estruktura honek, isolamendu termiko efektu handia dauka eta hontaz, eraikinaren tenperatura iraunkorra izango da urte osoan.

Herritarrentzat eta bisitarientzat onura:

  • 40 aparkaleku BERRI: Guztira 149 aparkaleku izango dira, birakako erregimenean.
  • Eraikuntza modernoa: Pasaia San Pedroko hiri gune multzo honen definizioa.
  • Arrain-lonjako plaza berriaren urbanizazioa, ingurune urbanistikoan integratzen dena.
  • Zerbitzu eskaintza anitza: Lonjako erabiltzaileentzat, pasaitarrentzat eta bisitarientzat kafetegia eta jatetxea.
  • Bilkura-gela eta erabilpen anintzeko gela: Ezein ekitaldi ospatzeko moduko espazioak.

Pasaia-n, aukerez betetako etorkizuna| dugu. Erakunde publikoen laguntzari esker, portuko espazioak berrantolatzen eta modernizatzen ari gara, egungo eta etorkizuneko erabiltzaileen beharrak asetzeko zioarekin, guneak egokituz eta dimentsionatuz.