Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Pasaia Port-en abantaila lehiakorrak

Elkarrekin gauza handiak egiten ditugu.

Pasaiak industriaren eta edukiontzi-trafikoaren soluzio intermodaletan ezinbesteko giltza izateko baldintza guztiak batzen ditu.

Iberiar Penintsularekin, Europa erdialdearekin eta Britainiar uharteekin dituen lotura estrategikoengatik ezezik bere azpiegiturak aprobetxatzeko gaitasunagatik ere, kostuetan eta denboretan salgaiak mugitzeko gaitasuna duen erabilpen anitzeko portu guztiz lehiakorra dela erakusten du Pasaiak.

Pasaia, bere hazkunde-ahaleraz burujabeturik eraldatze-prozesu batean dihardu, eta besteak beste, negozio berrien garapena ahalbidetzeko espazioen egokitzapenean edo tren-azpiegiturak UIC zabalerara adaptatzeko lanetan ari da. Era berean, portu honek berezko sendotasunak hobeto komunikatzen lan handia dauka, adibidez, SSS-ean (Short Sea Shipping-ean) dabiltzan merkanteetatik %85-a baino gehiagorekin lan egiteko ahamena.

Portu-hiria lotura, halaber, eraldatze-prozesu honetako muina bihurtu da. La Herrera-Trintxerpre inguruetan burututako lanak, 2018ko ekainean aprobatutako Portu-Inguruko Ordenazioaren Plan Berezian jasota, erakunde honek duen ekintza ekonomikoaren eta ekintza sozialaren arteko elkarbizitzaren nahia erakusten du.

SENDOTASUNAK:

  • 24/24 h-z lan egiteko aukera. Asteko 7 egunetan.
  • Portu malgua, arin eta segurua.
  • 185 m.-rainoko ontziak jasotzeko aukera.
  • Tren bidezko konexioak: Trenbide hondartza zabaltzea eta bide hauek nazioarteko zabalerara egokitzea.
  • 5,5 hektarea jarduera ekonomiko berrietarako

ANCHO-BOCANA

Pasaiako Portuko sarrera. 180 m.-ko zabalera. 0,5 itsas-korapiloko haize-erregistro maximoa.

FEDERAL MARGAREE 1

Pasaiako portuko sarrerak 185 m.-rainoko ontziak jasotzeko aukera dauka; SSS-ean dabiltzan salgai-ontzien %85, hain zuzen.

PLAYA-VIAS-2

Portu-gunea. Tren bide hondartza zabaltzearen proiektua.