Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Ekonomia suspertzeko neurrien ordainketak geroratzea, COVID-19k garraio-eremuetan duen eraginari aurre egiteko.

Uztailaren 7ko 26/2020 Errege Lege Dekretua aplikatuz, COVID-19k garraioen eta etxebizitzen eremuetan duen eraginari aurre egiteko ekonomia suspertzeko neurriei buruzkoa, atzerapenak eskatzeko jarraibideak.

26/2020 Errege Lege Dekretua, uztailaren 8koa, 8. artikulutik 14. artikulura portu-tasen aldi baterako murrizketak arautzen dituena, eta laugarren eta seigarren xedapen gehigarrietan aldatzen duena Portu Agintaritzek sozietateen gaineko zergari lotuta egon behar dutela, hori GFAren berariazko eskumenekin koordinatu beharko da.

Xedapen indargabetzailean 3. paragrafoak adierazten du indarrik gabe geratzen direla ekonomia eta enplegua babesteko premiazko neurri osagarriei buruzko apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretuaren 16.etik 21.era bitarteko artikuluak.

12. artikuluak portu-eremuko zerga-zorren geroratzea arautzen du eta, hitzez hitz, honako hau adierazten du:

Previa solicitud, las autoridades portuarias podrán conceder el aplazamiento de la deuda tributaria correspondiente a las liquidaciones no ingresadas de tasas portuarias devengadas desde el 1 de marzo y hasta el 31 de octubre de 2020, ambos inclusive. El aplazamiento que podrá concederse también incluye la deuda tributaria correspondiente a las liquidaciones no ingresadas de la tasa de ocupación a lo largo de todo el ejercicio 2020.

Las condiciones del aplazamiento serán las siguientes:

a) El plazo máximo será de seis meses.

b) No se devengarán intereses de demora ni se exigirán garantías para el aplazamiento.

Behin-behinean, 7/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera, bertan jasotako geroratzeak malgutzeko neurriei heldu nahi dieten subjektu pasiboek edo ordezko subjektu pasiboek honako jarraibide hauen arabera jokatu beharko dute:

  • Portu-tasen likidazioaren jakinarazpena ohiko bideetatik jaso ondoren, eta borondatezko epean ordaintzeko epeak amaitu aurretik.
  • Eskabidea betetzea.
  • Elektronikoki sinatu (Word - PDFra esportatu - Elektronikoki sinatu).
  • Posta elektroniko bidez aurkeztea: bilketa_recaudacion@pasaiaport.eus.   
  • Espedientearen berrikuspena eta ebazpen-proposamena (Ekonomia eta Finantza Saila).  
  • Lehendakariaren ebazpena.  
  • Lehendakariaren ebazpena jakinaraztea.  
  • Kobrantzaren kudeaketa.

Baldin eta zuk "EZ" baduzu "Ekonomia Suspertzeko Neurriei buruzko uztailaren 7ko 26/2020 Errege Lege Dekretuaren 12. artikuluari atxikitako eskabidea" dokumentua erabiltzen, eskaera atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera gisa izapidetuko da, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren baldintza orokorrei lotuta, eta ez arestian aipatutako Errege Lege Dekretuan ezarritakoari.

Zergapekoaren identifikazioari, geroratu beharreko zorrei eta banku-helbideratzeari buruzko datuei dagokienez, ez dago inolako berezitasunik.

Errege lege-dekretuan ezarritako malgutzea baliatu nahi duen eskatzaileak arreta berezia jarri behar du honako datu hauetan:

  • BERMEAK: “26/2020 Errege Lege Dekretuaren 12. artikulua ez da bermerik eskatuko”.
  • ORDAINKETA-PROPOSAMENA:  Ordainketak adina lerro gehitzea, lerro bakoitzean ordainketa partziala eta proposatutako ordainketa-data zehaztuz, 26/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera legez ezarritakoak gainditu gabe.  
  • ORDAINTZEKO AUKERATUTAKO MODUA:
    • BANKU-HELBIDERATZEA: adierazi kobratzeko kontuaren ISBN kodea. Portu Agintaritzan erregistratu gabeko banku-kontu bat adieraziz gero, sartu “SEPA zuzeneko zordunketaren helbideratze-agindua”.
    • BANKU-TRANSFERENTZIA: Adierazi ordainketa-gutunean sartutakoen artean hautatutako Portu Agintaritzaren kontuaren ISBN kodea.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTUAK: