Trenbidearen ardatz atlantikoan kokatua dago eta 11.668 metroko iberiar zabalerako (1,674 metro) trenbidea du eta horren bidez Pasaiak penintsulako plataforma eta logistika-zentro nagusiekin lotura du.
Bide hori erabiliz garraiatzen da Pasaian mugitzen den merkantziaren %6,04, eta ibilgailuei dagokienez ehuneko hori % 3,9 da (trenbidez garraiatutako ibilgailuen ehunekoa versus baliabide hori erabiliz garraiatutako merkantzien kopuru osoa), gure instalazioetatik garraiatutako ibilgailu guztien % 59,26.
Pasaiako Portuaren barruko Trenbide Sarean (PPTS) bere administrazio esparruko trenbide-azpiegituren ustiapenari eta mantentze-lanari buruzko erantzukizuna Pasaiako Portuko Agintaritzak du, Pasaiako Trenbide Sareari buruzko 2016ko informazioa dokumentuan adierazten den moduan (esteka dagokion fitxategira).
Trenbideko zirkulazioen segurtasunerako ondo araututako jarduketa bat behar da, prozesuetan esku-hartzen duten langileek zer egin behar duten jakin dezaten uneoro. Alde horretatik, Pasaiako Portuaren barruko Trenbide Sarearen Zirkulazioko Araudian (PPZA) Pasaiako Portuko Trenbide Sarearen zirkulazio prozesuen garapena modu seguru eta eraginkorrean bermatzeko kontuan izan beharreko funtsezko arau eta xedapenen multzoa jasota dago.
Biltegietarako trenbide-sarrera.
Pasaiako portuko trenbide-loturak.
Azken urteotan, Pasaiak hobetu egin ditu azpiegiturak merkantzien trenbide-garraioa arintzeko eta bideragarri egiteko. Ibilgailuen gordailurako azalera 170.000 metro koadro arte zabaldu eta ro-ro trafikorako azpiegiturak hobetzeaz gain, kaietatik RENFErako sarbideak hobetu ditu (Petroliotan izan ezik, horrek ez baitu trenbide-loturarik) eta materiala eskuratu du merkantzien maneiua arintzeko eta bideragarri egiteko.