Pasaiako kaiak egokiak dira merkantzien maneiurako; 10 metroko sakonera naturala dute kai nagusietan, ekipamendu nahikoa duten biltegiak merkantzien maneiuan maila goreneko errendimendua ziurtatzeko eta kokapen estrategikoa portutik penintsularako eta Europako gainerako herrialdeetarako irisgarritasuna errazteko. Erabiltzen den garraioa alde batera utzita, erakunde hau lehiakortasun handiko azpiegitura bat izango da (esteka urteko memoriara)
Lurraldeko jarduera ekonomikoaren eragileak gara, Pasaiako portuak Gipuzkoako enpresen eta horren hinterlandaren premia logistikoak betetzen dituelako. Gure kaietatik itsasontziz, errepidez edo trenez siderurgia-produktuen % 37,85 ateratzen da, automobilen % 10,19 eta paperaren % 3,76, horiek izanik Pasaiako Portuan maneiatzen diren merkantzia nagusiak.
Europako Arku Atlantikotik igarotzen da Pasaiako Portuko merkantzien itsas trafikoaren erdia, astean zuzeneko hainbat zerbitzu izanik. Europako trenbideko eta lurreko garraioetako lineen inguruan dugun kokapen estrategikoak, garraio multimodalean denboran eta kostuetan eraginkortasun handikoa den alternatiba bermatzen du. Kontsulta itzazu hemen gure lotura guztiak:
Arrantzari dagokionez, Pasaiak azpiegitura egokitu moderno bat du bere flota nola beste portu batzuetakoa hartzeko, horri esker trafikoa (itsasokoa) % 7,79 gehitu da eta baita hemen diharduten enpresen kopurua ere Pasaia Gipuzkoako salmentarako gune garrantzitsuena bezala finkatuz .