Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Conexiones por carretera

Lurreko loturak

Bizkaiko Golkoaren erdian kokatua, Frantziako mugatik 15 kilometrora, eta zuzenean Europako Barneko Garraio Sarearen (TEN-T) Atlantikoko Korridorearekin konektatua, Pasaiako Portua ezinbesteko tresna bilakatu da bere eragin-esparruan industria, merkataritza eta turismoa garatzeko.

Trenbidez eta errepidez dituen loturei esker, bereziki gomendagarria da  SSS (Short Sea Shipping) delakoari begira: RO-RO itsasontzien hainbat linea erregularrek portua Erresuma Batuarekin, Herbehereekin eta Belgikarekin lotzen dute, hilero batez beste 20.500 ibilgailu garraiatuz edo urtero 5.447 tona profil mugituz.

Cadena de montaje de bobinas para transporte terrestre

Bobinak muntatzeko katea lurreko garraiorako.

Halaber, errepideko barne komunikazioetako sarearen bidez Pasaiak lotura erosoa du Espainiako erdialdetik gorako industrigune eta eremu logistiko nagusiekin.  Horiei guztiei, Pasaiak eskua luzatzen die logistika-zerbitzuei balio erantsia emango dieten jarduerak elkarrekin garatzeko (edo lehendik dauden prozesuak hobetzeko).