Segurtasun-arloan Pasaiako Portuko Agintaritzak honakoak ditu:
- Laneko Arriskuen Prebentziorako: Kudeaketa sistema integratu bat Arriskuen Prebentziorako Pasaiako Portuko Agintaritzaren laneko Arriskuen Politikan oinarritua, eta horren barruan kontuan hartzen dira portuko komunitate osoa, hornitzaileak eta kontratak eta azpikontratak eta horiekin dugun koordinazioaren arabera prebentziorako hainbat jarraibide ematen zaizkie.
DOKUMENTUEN DESKARGA
- Pasaiako Portuaren Autobabeserako Plan bat, eta baita horri atxikirik dauden dagozkion baliabideak ere, larrialdi-egoeratan kontrola ahalik eta lasterren lortzeari begira, kalteak eragozteko eta, hori ezinezko baldin bada, horiek ahalik eta txikienak izateko. Plan horren esparrua Pasaiako Portuko itsas guneetara eta lurreko guneetara hedatzen da, eta baimendutako enpresen, emakidaren bat dutenen, zerbitzua eskaintzen dutenen eta, orokorrean, portuko erabiltzaile desberdinen Larrialdietako eta Autobabeserako Plan desberdinen tresna integratzailea izan nahi du.
- Itsasorako Barne Plan bat itsasoko kutsaduraren aurka borroka egiteko, eta baita horri atxikitako itsas kutsaduraren aurka borroka egiteko dagozkion baliabideak ere, itsasoko ekosistema kaltetu dezaketen hidrokarburoak eta gai kimikoak itsasora ustekabean isuriz gero eman beharreko erantzuna antolatzeari eta plangintza egiteari begira.
DOKUMENTUEN DESKARGA (Erabiltzailea eta password beharrezkoak)
- Itsasoko kutsaduraren aurka borroka egiteko bitartekoak: Gerta daitezkeen isurketen aurrean jarduteko gaitasuna bermatzeari begira eta operadoreek jarritako baliabideak alde batera utzita, PPAk baditu ustekabeko itsas kutsaduraren aurka borroka egiteko baliabideak. Horiei eusteko hesiak dira, hala kanpoko uretarako nola barrukoetarako, hidrokarburoak xurgatzeko eta jasotzeko baliabideak, eta baita berreskuratutako hidrokarburoa biltegiratzeko deposituak eta sor ditzakegun hondakinetarako edukiontziak ere. Halaber, marea-konpentsagailuak ere baditu, kaietako gune estrategiko desberdinetan kokatuta, euste-hesi horiek konektatzeko eta gerta daitekeen isurketa hori zabaltzea eragozteko.
Itsas kutsaduraren aurka borroka egiteko bitartekoak. Barrualdeko urak.
Itsas kutsaduraren aurka borroka egiteko bitartekoak.Kanpoaldeko urak.
Itsasoko kutsaduraren aurka borroka egiteko baliabideak.
- Larrialdietarako kontrol-zentroa: Pasaiako Portuan gerta daitezkeen egoera desberdinak kudeatzeko.
Larrialdietarako kontrol-zentroa.