Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Portua-Hiria harremana

Portua-Hiria harremana

Pasaia hiri-portu bat da eta lau udalerritan kokatua dago, eta hori hor izateak erabat baldintzatzen du Pasaiako udalerria, oso garrantzitsua da Lezorako, esanguratsua Errenteriarentzat eta ez da ia batere adierazgarria Donostiarentzat.  

Portuaren inguruetan dauden bizitegi-guneetan premiak izaten dituzte gune publikoen eta ekipamenduen alorrean eta beste alternatibarik ez dutelako eta badiak duen erakargarritasunagatik lehen portuaren erabilerarako izandako guneetan ematen zaie irtenbidea.  

Joera hori egitate bat Donibanen (Bizkaia Plaza eta eraikin soziokulturala), antolamendu eta proiektu mailan konponduta dago San Pedron (ibilgailuentzako lonja gaineko estalkia eta inguruan dauden guneak) eta konpontze-bidean da Trintxerpen eta Herreran Portuaren antolamendurako Plan Berezia berrikusteko dokumentuan aurreikusita dauden jarduketa-multzoaren bidez.