Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Babesa

Nazioarteko Itsas Erakundea (NIE) eta IPIB

Nazioarteko Itsas Erakundea (NIE) eta IPIB Nazioarteko Itsas Erakundearen (NIE) 22. Bilkuran bertako kideek aho batez onetsi zuten itsasontziak eta portuko instalazioak babesteko neurri batzuk hartzea.

1974. urtean Itsasoko Giza Bizitzaren Segurtasunerako Nazioarteko Hitzarmena (SOLAS Hitzarmena) kontratatu zuten Gobernuen Konferentziak neurri batzuk hartu zituen Hitzarmen horren Eranskinari egindako zuzenketei buruz (V eta XI-2 kapituluak) eta Itsasontzien eta Portuko Instalazioen Babeserako Nazioarteko Kodeari egindakoei buruz.

NIEk itsasontziak eta portuko instalazioak babesteko helburua zuten neurri batzuk hartzea eragin zuen faktore erabakigarria, hain zuzen ere, 2001eko irailaren 11n World Trade Center izeneko “Dorre Bikiek” jasandako gertaera lazgarriak izan ziren, baina horren aurretik beste gertaera batzuk ere izan ziren, esate baterako Indonesiako Inabukwa kargaontziak jasandakoa (2001), pirateria-ekintza baten ondorioz karga eta guzti desagertu zenekoa; AEBetako Cole gerraontziarena (2000), lehergailuak zeramatzan txalupa batek eraso egin zionekoa; Alondra Rainbow kargaontziarena (1999), piraten eraso baten ondoren desagertua; Cheung Son (1998), piratek erasotua; Tennyu (1998), piratek bahitua; Petro Ranger (1998), halaber, piraten xede bilakatua, edo “Achille Lauro” izeneko bidaiari-ontzi italiarra (1985), gurutzaldia egiten ari zela bahitua, eta horiei guztiei World Trade Centerrek jasandako erasoa (1993) gehitu behar diogu; Mumbai hirian terroristek lehergailuekin eragindako eraso-zaparrada eta PAN-AM 103 hegazkinak jasandako eraso terrorista (1998), edota berrikiago, Limburg ontziak jasandakoa (2002) eta Han Wei ontziarena, piratek erasotua (2002), baita Baliko atentatu tamalgarria, beste hainbat eta hainbatekin batera.

Kode horrek dituen eskumenen barruan delitu-ekintza desberdinak sartzen dira: terrorismoa, kontrabandoa, karga-lapurretak, ezkutuko bidaiariak eta legez kontrako immigrazioa, pirateria eta “alboko kalte” deituak, itsasontzi eta portuko instalazioetan izandako sute eta leherketen ondoriozkoak, nahita eragindakoak izan ala ez, eta horrenbestez, itsasontzien eta portuko instalazioen babesak xede hauek ditu: baimendu gabeko pertsonak sar daitezela eragotzi; baimendu gabeko armak eragotzi; legez kontrako drogak eta kontrabandoa eragotzi; lapurretak eta sabotajeak eragotzi, eta horrenbestez, itsasontzien eta Portuko Instalazioen segurtasunerako prebentzio-babes aktiboa.

Itsasontzien eta Portuko Instalazioen Babesa (IPIB) 1617/2007 Errege Dekretua

Itsasontzien eta portuko instalazioen babesa hobetzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2004ko martxoaren 31n argitaratutako 725/2004 zk. Araudia (CE) dugu Europako Eremu Ekonomikoan aplikatu beharreko arau juridikoa, eta horren abiapuntua, SOLAS Hitzarmenaren Eranskinari egindako Zuzenketak (V eta XI-2 kapituluak) edo Itsasontzien eta Portuko Instalazioen Babeserako (IPIB) Nazioarteko Kodeari egindakoak dira. Europako Araudi hori itsas garraioaren katean nahiko genukeen babes maila erdiesteko beharrezkoak diren neurrietako batzuek osatzen dute; izan ere, itsasontziei aplikagarri zaizkien babes-neurrietara eta itsasontzi-portu interfaze hurbilera soilik mugatzen baita horien irismena.

Itsas eremuan eta portuetan babes-maila handiagoa erdiesteko helburuz, Europar Batasunak beharrezkotzat jo zuen portuko instalazioetarako, itsasontzietarako eta itsasontzi-portu interfazerako zehaztutakoez gain beste babes-neurri gehigarri batzuk barneratzea, eta horren barruan, portuetako gainerako eremuak eta, hala egokituz gero, portutik kanpoko eta portu inguruko beste eremu jakin batzuk ere sartuko lirateke. Adierazitako ondorio horiei begira, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko urriaren 26ko 2005/65/CE Arteztaraua onetsi zuten, portuetako babesa hobetzeari buruzkoa, eta Espainiako ordenamendu juridikora ekarri zutenean, portuen eta itsas garraioaren babesa hobetzeko neurriak finkatzen zituen abenduaren 7ko 1617/2007 Errege Dekretuaren bitartez egin zuten.

Portua babesteko Aholku Batzordea:

Portua babesteko Aholku Batzordea abenduaren 7ko 1617/2007 Errege Dekretuak xedatutakoari jarraiki antolatu da, eta Pasaiako portuan 2009ko martxoaren 11n eskatu zuten hori eratzea. Pasaiako portuaren babeserako Aholku Batzordearen barruan Portuko Agintaritzako ordezkariak eta Portuaren Babeserako Agintaritzakoak ditugu Batzordearen lehendakari eta idazkari, eta bokalak berriz administrazio desberdinetan izendatutako ordezkariak dira: Itsas Administrazioa, Aduanak, Babes Zibila, Osasun Kontrola, Gobernuaren Ordezkaritza, Estatuko Segurtasun Indarrak, Itsas Komandantzia eta Ertzaintza.

Portuaren babeserako Aholku Batzordearen eginkizunak ondorengoak dira:

a) Barne-funtzionamenduaren araudia onestea.

b) Parte hartzen duten erakunde eta entitateen artean, baita horien eta itsasontzien, portuko instalazioen eta portuen babesaren alorrean eraginda edo interesatuta dauden gainerako erakunde eta entitateen artean ere, lankidetza eta koordinaziorako prozedurak eta protokoloak garatzea.

d) Itsas garraioaren, itsasontzien, portuko instalazioen eta portuen babesa hobetzeko itsas babesaren alorrean eskumena duen agintaritza nazionalari iradokizunak eta gomendioak proposatzea.

e) Portuaren babes-planari eta ebaluazioari buruz eta horren aldaketei buruz txostena bat egitea, hori onetsi aurretik. e) Krisi-egoeretan portuaren babeserako agintaritzari laguntzea.

f) Portuetako instalazioen eta portuen babeserako eragiketak eta jardunbideak programatzen eta garatzen laguntza eskaintzea.

Portuaren babeserako ofiziala (PBO)

Portuko Agintaritzako Lehendakariak 2009ko otsailaren 6an egindako ebazpen baten bidez Pasaiako Portuaren Babeserako Ofiziala izendatu zuten. Portuaren babeserako Aholku Batzordean hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea duen kide honek, aldi berean, bertako Idazkari gisa dihardu.

Portuaren babeserako Ofiziala izendatzea Portuko Agintaritzari dagokio portuaren babeserako Agintaritza denez gero, eta 1617/2007 EDarekin bat etorriz, zenbait eginkizun eta erantzukizun esleitzen dizkio, eta horien artean Pasaiako portuaren babesarekin loturiko gaietarako harreman-gunearen eginkizuna betetzea dago.

Portuko Agintaritzak zuzenean kudeatzen dituen portuko instalazioen babeserako ofiziala (PIBO)

Halaber, Pasaiako Portuko Agintaritzak berak zuzenean kudeatzen dituen portuko instalazioen babeserako Ofizial bat du, hau da, emakidarik ez duten portuko instalazioetarako, eta horiek, hain zuzen ere, itsasontzien eta portuko instalazioen babesa hobetzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2004ko martxoaren 31n argitaratutako 725/2004 zk. Araudiaren (CE) eta IPIB Kodearen mende daude.

Portuko Babesa sailarekin harremanetan jartzeko:

Email-a: vigireten@pasaiaport.eus edo vigiadm@pasaiaport.eus

Telefonoa: 943 35 18 44