Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Uraren Kalitatea

Pasaiako Portuko Agintaritza badiako uraren kalitatearen jarraipena egiteko programetan ari da lanean herri-erakunde desberdinekin:

  • Uraren Euskal Agentziarekin (URA) “Euskal Autonomia Erkidegoaren trantsizioko eta kostaldeko uren egoera ekologikoaren jarraipen-sarea” egoera ekologikoaren jarraipenerako kontroleko hiru estazio estuarikorekin. Laginketa urtean behin gauzatzen da.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, “Uraren kalitatearen azterketan eta Gipuzkoako estuarioen egoeraren urteko txostenean” aldagai fisiko-kimiko desberdinak jasotzen dituzten laginketa-kanpainak barne, laginketarako sei estaziorekin “Oiartzun ibaiaren Estuarioaren” uraren kalitatea urtean behin aztertzeko.

Pasaiako Badian dauden isurketa-gune nabarmenenak Donibaneko herrigunetik eta Txingurri errekatik datozenak dira, eta baita portuko barrutian bere jarduera gauzatzen duten enpresetatik datozenak ere, horietan industria-urak edo gai kutsakorrak dituzten urak sortzen direlako, ontziratu gabeko solidoak biltegiratzeko gunean gertatzen den moduan.

Lurretik itsasorako isurketei dagokienean eskuduntza URA erakundearena da, baimendutako isurketen kontrola egiten duelako eta isurketa anomaloekin izan daitezkeen arazoen erantzule delako.

Bitartekoak/Neurriak:

2013an arrantzako lonja berriaren obra egin ondoren, arrantzarekin lotura duten jarduketetako isurketak dagokion baimenaren bidez erregularizatu dira.

Pasaiako Portuko Agintaritzaren ardura da portuko ura behar bezain garbi edukitzea. Horretarako, garbiketarako ontzi bat duen zerbitzua du eta portuko barne aldeko uretan dauden solidoak eta likidoak biltzeko eta flotatzen dauden hondakinak jasotzeko lanak egiten ditu. Hondakin horiek bereizi egiten dira eta baimendutako kudeatzaile bati ematen zaizkio.

Pasaiako Portuko Agintaritzak Portuko Poliziaren Kontroleko Zentroaren bidez zentralizatzen du jasotzen diren kexen izapidetzea eta horietako kasu bakoitza ebaluatzen du.