Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Soinua

Gai honetan eta Pasaiako Badiaren ingurumenaren hobekuntzan konprometituta dauden eragile desberdinen laguntzarekin, erakunde arteko Batzordearen esparruan, Pasaiako Portuko Agintaritzak Portuko Poliziaren Kontroleko Zentroaren bidez zentralizatzen du jasotzen diren kexen izapidetzea eta horietako kasu bakoitza ebaluatzen du, portuko jardueren ondorioz sortzen diren zarata-mailak murrizteko hartu beharreko hainbat neurri aplikatu behar diren edo ez ikusteko.

Pasaiako portuan dauden kutsadura akustikoaren gune nagusiak merkantzia orokorraren karga eta deskarga dira (txatarra nagusiki).

Pasaiako Portuko Agintaritzak erakunde desberdinekin egiten du lan inguru horretan portuko ingurumen-guneek eta jarduerek sortzen dituzten zarata-mailak ebaluatzeko programetan.

Bitartekoak / Neurriak:

Kargatzeko eta deskargatzeko lanetan sortzen den zarata ahalik eta gehien murrizteko, Pasaiako Portuko Agintaritzak jarraibideak ezarri ditu portuko jarduerak inguru horretan duen eragina murrizteari begira, adibidez, arazoak sor ditzaketen merkantzien kargatze/deskargatze lanetarako ordutegiak ezarri ditu.

DSCF2492

                                           Soinu-mailaren neurketa Lezoko tren sarreran.

 

paneles-ruido

                                      Portuko Agintaritzaren inguruetan zaratak kentzeko panelak.