Gipuzkoako portu moduan merkataritzan eta historikoki duen balioaz eta industriarako duen garrantziaz gain, badakigu Pasaiako portuaren jarduerak ingurumen-eragin desberdinak sortzen dituela horren ingurune urtarrean, atmosferikoan eta edafikoan.
Pasaiako Portuko Agintaritzak (aurrerantzean PPA) jardueraren garapen iraunkorraren alde egin du sortutako eraginen kontrolaren eta jarraipenaren bidez, horiek sortzen dituzten jardueren optimizazioaren alde, sentsibilizazioaren eta portuko komunitate guztian ingurumenarekiko portaera hobetzea sustatzearen alde, eta hiri-ingurunea hobetzearen alde. Horretarako, PPA-k hainbat instrukzio ezartzen ditu, guztien gainetik, Portuko Operazioen Instrukzio Teknikoa nabarmenduz.
PPAk operadoreekin lan egin nahi du kutsaduraren aurkako prebentzioan eta borrokan, ingurumenaren alorrean kontzientziazioa sustatuz eta autoerregulazioaren printzipioa ezarriz, operadoreek ingurumenaren babesa portuko kulturaren parte bat dela jabetu daitezen. Horretarako, Estatuko Portuek prestatu duten “Ingurumen alorreko Praktika Onen Gidaliburua” jarri du operadoreen esku.
Testuinguru horretan, 2012ko urtarrilean erakunde arteko batzorde bat eratu zen Pasaiako Badiako ingurumenaren hobekuntzan lan egiten hasi ahal izateko, eta hainbat erakunde dira horretan parte hartzen dutenak: Pasaiako Badiako herri-administrazioak, Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Portuko Agintaritza, Pasaiako Portuko ingurumen-kudeaketaren hobekuntzan bereziki eta Pasaiako Badiarenarenean bere osotasunean. Batzorde horrek bi mahairen bidez egiten du lan, teknikoaren eta politikoaren bidez.
Bi mahai hauek sei hilabetez behin elkartzen dira eta mahai horietan lan-kronograma batean ezarritako ekintzak jartzen dira martxan. Bektore horietako bakoitzean hobetu beharreko alderdiak daude jasota dokumentu horretan: ura, lurzorua, hondakinak, airea eta zarata, eta baita izaera orokorrekoak diren eta helburuak betetzen direla ikusteko baliagarriak izan diren beste hainbat alderdi ere.