Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Gardentasuna

2022/01/01etik aurrera, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Lehendakariak, Joakin Tellería Aguirrezabala jaunak, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean jasotako ordainsari osoa, hurrengo kontzeptuek osatu zuten: 69.241,06 €-ko ordainsari finkoa, hamabi hilabetetan gehi bi aparteko ordainsaritan ordaindua; 19.645,58 €-ko ordainsari aldakorra; 2020 eta 2021 urteetako 6.548,42 €-ko atzerapenak eta, antzinakotasun gisa, 2.888,05 €. 

2022/01/01etik aurrera, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Zuzendariak, César Salvador Artola jaunak, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko uztailaren 4ra bitartean jasotako ordainsari osoa, hurrengo kontzeptuek osatu zuten: 30.574,78 €-ko ordainsari finkoa, hamabi hilabetetan gehi bi aparteko ordainsaritan ordaindua; 9.016,86 €-ko ordainsari aldakorra; 2020 eta 2021 urteetako 1.593,60 €-ko atzerapenak eta, antzinakotasun gisa, 4.446,37 €. 

2022/01/01etik aurrera, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Zuzendariak, David Candelario Iparraguirre jaunak, 2021eko uztailaren 4tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean jasotako ordainsari osoa, hurrengo kontzeptuek osatu zuten: 30.505,25 €-ko ordainsari finkoa, hamabi hilabetetan gehi bi aparteko ordainsaritan ordaindua; 9.731,78 €-ko ordainsari aldakorra; 2020 eta 2021 urteetako 1.118,18 €-ko atzerapenak eta, antzinakotasun gisa, 1.368,10 €. 

Pasaiako Portuko Agintaritzaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko Iruzurraren aurkako Neurrien Plana

Argitalpen honen bidez, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko Iruzurraren aurkako Neurrien Plana jakitera ematen da. Plan hori Lehendakaritzak onartu zuen 2022ko urriaren 13an.  

Plan horren 5.2.3. atalean adierazten denez, Pasaiako Portuko Agintaritzan salaketa-bide hauek daudela jakinarazten da. Horien bidez, edozein pertsonak iruzur edota irregulartasun susmoak jakinarazi ahal izango ditu.  

a)    Barneko bidea. Balizko iruzur bat edo horren susmo arrazoitua salatzeko eta ustezko irregulartasunak jakinarazteko, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Idazkaritza Nagusi sailean secretaria@pasaiaport.eus helbide elektronikoa sortu da.    

Bide honen bidez aurkezten diren salaketetan honako gai hauek agertu behar izango dira:  

  • Gertaeren azalpen argi eta xehatua.
  • Gertaerak zein espedientean eta sailean eta/edo prozeduraren zein unean gertatu diren.
  • Salatzailearen izena eta harremanetarako datuak, salaketaren azterketa eta jarraipena errazteko.
  • Nahasiak dauden pertsonak nortzuk diren.
  • Gertaera gertatu zen edo gertatzen ari den unea.  

Konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babesa errespetatuko dira.  

Salaketa jasoz gero, Portuko Agintaritzaren Idazkaritza Nagusiak Iruzurraren aurkako Batzordeari jakinaraziko dio ahalik eta lasterren, haiek salaketa azter dezaten.  

Iruzurraren aurkako Batzordea Portuko Agintaritzaren zuzendariak, Idazkaritza Nagusiko buruak eta Ekonomia eta Finantza Saileko buruak osatzen dute.  

b)      Kanpoko bidea (SNCA). Europako Funtsekin finantzatutako proiektu edo eragiketetan iruzur edo irregulartasunen berri Iruzurren aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari (SNCA) eman nahi izanez gero, esteka honen bidez egin dezakezu zerbitzu horrek horretarako prestatutako kanalean:  

https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/eu-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx  

Bide horien erabilera kontratazio-lehiaketetan agertuko da.  

Aurrekoaz gain, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari (OLAF) edozein pertsonak eman diezaioke Europar Batasunaren finantza-interesei erasotzen dieten iruzur edo ustelkeria susmoen berri. OLAFekin harremanetan jartzeko honako bide hauek daude:  

 

Kode Etikoa