Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (FEMPA) Europar Batasunak (EB) 2021-2027 aldirako proposatutako itsas-, arrantza- eta akuikultura-politiken finantza-funtsa da, eta aurreko Europako Arrantza Funtsa (FEMP) ordezkatzen du. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hura arautzen duen Erregelamendua onartu zuten 2021eko uztailaren 7an: 2021/1139 zenbakikoa, hain zuzen ere.
FEMPA 2021-2027 funtsaren lehentasunak
FEMPAren erregelamendu espezifikoaren 3. artikuluak 2021-2027 aldirako EBren lau lehentasun estrategikoak ezartzen ditu, arrantzaren, akuikulturaren eta beste itsas jarduera batzuen garapen jasangarrira xedearekin.
- 1. LEHENTASUNA: Arrantza jasangarria eta uretako baliabide biologikoak berreskuratzea eta kontserbatzea sustatzea.
- 2. LEHENTASUNA: Akuikulturako jarduera jasangarriak sustatzea, bai arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea ere, eta, ondorioz, EBko elikagaien segurtasunari laguntzea.
- 3. LEHENTASUNA: Ekonomia urdin jasangarria ahalbidetzea kostaldeko, uharteetako eta barnealdeko eremuetan, eta arrantza- eta akuikultura-komunitateen garapena sustatzea.
- 4. LEHENTASUNA: Ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea, eta itsaso eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu iraunkorrean kudeatuak izan daitezen ahalbidetzea.
FEMPAk EBko estatu kideei eskatzen die arrantzaren eta akuikulturaren sektoreak lehiakorragoak izan daitezen inbertitzea, ekonomia urdin iraunkorra bultzatzeko, merkatu eta teknologia berriak garatzeko, eta itsasoko biodibertsitatea babesteko eta lehengoratzeko helburuekin.
Pasaiako portuko arrantza-eremuan instalazio berriak amaitzea
Pasaiako portuko arrantza-eremuan instalazio berriak amaitzeko proiektua 1. lehentasunaren barruan sartzen da, eta FEMPAk kofinantzatzen du. Egin beharreko jardueren artean, hauek nabarmentzen dira:
- Argiztapen-sistemak LED teknologian oinarritutako alternatiba efizienteagoekin ordezkatzea.
- Zoladura.
- Suteetatik babesteko instalazioa modernizatzea.
- Itsas geotermian oinarritutako klimatizazio-sistema bat martxan jartzea, badiako uraren tenperatura konstantea urte osoan zehar behar den hotza sortzeko aprobetxatu ahal izateko.
Gainera, proiektuak barne hartzen du sotoko aparkalekura zuzenean sartzeko bigarren karga-jasogailu bat instalatzea, baita kontsumo elektriko telematikoak kontrolatzeko sistema bat ere.
Era berean, arraina eraldatzeko eta arrantza-jarduera hobetzeko gela bat ezarriko da, eta enkante elektronikoa martxan jarri ahal izateko beharrezko aurreinstalazioak egingo dira.
| Jarduketaren kokapena | Pasai San Pedroko arrantza-lonja |
|---|---|
| Gauzatzeko epea | 14 hilabete |
| Jarduketaren zenbatekoa, guztira | 5.766.375,59 € |
|---|---|
| Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa | 1.381.304,39 € |
| Kofinantzatutako % | 70% |
| Zenbateko publikoa - FEMPA | 966.913,07 € |
| Onuraduna | Pasaiako Portuko Agintaritza |
Europa se siente






