Espainiako Eskialde Anitzeko Programa (POPE)
Espainiako Eskualde Anitzeko Programaren (POPE) Europako EGEF funtsak oinarrizko tresna dira portuen lehiakortasuna eta garapena bultzatzeko xedearekin Espainiako portuen iraunkortasuna eta konektibitatea sustatzeko.
Pasaiako portuko BT instalazioa egokitzea
Pasaiako portuko behe-tentsioko (BT) instalazioa egokitzeko proiektuak 768.000 euroko finantzaketa du Europar Batasuneko (EB) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF 4). Proiektua POPE EGEF 2021-2027ren barruan sartzen da.
Portuko behe-tentsioko sarea egokitzeko lanak 2025eko apirilean hasi eta 2025eko udazkenean amaituko dira, eta haien xedea Onshore Power Supply karga-estazioetara konektatu ahal izango diren solteko produktuen ontzi berrien potentzia-eskaria hornitzea izango da.
Teknologia horri (cold ironing ere esaten zaio) esker, kaietan atrakatutako ontziek portuko sare elektrikora konektatu ahal izango dira bertan dauden bitartean, eta, ondorioz, emisio kutsakorrak eta zarata-emisioak murriztuko dira.
2. helburu espezifikoa
Proiektua POPE EGEF 2021-2027ren 2. helburu politiko espezifikoaren barruan sartzen da: Europa berdeagoa, hipokarbonikoagoa eta karbono isuri garbikoa eta erresilientea izango duen ekonomia bateranzko trantsizioan doana sustatzea du helburu. Trantsizio energetiko garbia eta ekitatiboa, inbertsio berdea eta urdina, ekonomia zirkularra, klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea, arriskuen prebentzioa eta kudeaketa eta hiri-mugikortasun jasangarria sustatuz.
Are zehatzago, RSO2.2 (GR + OPS) helburu espezifikoaren barruan sartzen da ekimena: energia berriztagarriak sustatzea, energia berriztagarriei buruzko 2018/2001 (EB) Zuzentarauari jarraiki, zuzentarau horretan ezartzen diren jasangarritasun-irizpideak barne.
Helburu espezifiko horren barruan sartzen dira portuetako eraikin eta instalazioetan energia berriztagarrien erabilera areagotzeko jarduerak, energia berriztagarriaren balizko soberakinei erantzuteko sare elektrikoak egokitzea eta hobetzea barne. Halaber, portuetan ontziei hornidura elektrikoa emateko azpiegitura berriak garatzeko eta horien edukiera handitzeko jarduketak, portuetan atrakatuta daudenean motor osagarriak deskonektatu ahal izan ditzaten.



