Europar Batasuneko (EB) Next Generation EU funtsen programak pandemiak eragindako krisi sozial eta ekonomikoari erantzun bateratua eta koordinatua ematea du helburu. 2020an onartua, 750.000 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa du estatu kideei COVID-19ak eragindako kalteak konpontzen laguntzeko.
Programaren finantza-tresna nagusia Europako Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa (BEM) da, eta 672.500 milioi euroko aurrekontua du. Honako hauek osatzen dute aurrekontua:
- 312.500 €, estatu kideen aldeko transferentzia itzulezinak egiteko.
- 360.000 € aurreikusten dira estatu kideei maileguak emateko.
Mekanismo hori Kohesiorako eta Europako Lurraldeetarako Susperraldirako Laguntzarekin (REACT-UE) eta Europa mailako lehentasunezko eremuetan erreformak eta inbertsioak bultzatzeko aurreikusitako 2021-2027 Urte anitzeko Finantza Esparruan gainerako tresnekin osatzen da.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
2021eko apirilaren 30ean, Espainiako Gobernuak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR) aurkeztu zuen, EBk estatu kideei egindako errekerimenduari erantzunez eta BEMari heldu ahal izateko. EBko Komisarioen Elkargoak 2021eko ekainaren 16an onartu zuen, eta, azkenik, urte bereko uztailaren 13an, baita EBko Ekonomia eta Finantza Gaietarako Kontseiluak ere (ECOFIN).
Plan horrek ia 140.000 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2026ra arte; horietatik 69.528 milioi itzuli ezin diren transferentziei dagozkie, eta 70.000 milioi baino gehiago BEMaren maileguen bidez bideratu ahal izango dira.
Lau helburu nagusiak trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna dira.
Pasaiako Portuko PRTR-ak
Pasaiako Portu Agintaritzak 1.925.000 € jaso ditu BEMaren finantziaziotik, jasangarritasun eta eraginkortasun hidrikoaren arloko bi jarduketa egiteko, PRTRren 6. osagaiaren esparruan: "Mugikortasun iraunkorra, segurua eta konektatua". Zehazki, 6.13 "Intermodalitatea eta logistika" inbertsio-lerrokoak dira.
Lezoko kaiko isurketa-uren tratamendua
Hidrozikloi deritzon sistema bat ezartzea Lezoko 1 kaian, lurrazalean pilatzen den, drainatzen ez den eta gai kutsatzaileak garraiatu ditzakeen prezipitazioen ur-fluxua jaso eta tratatzeko diseinatua. Helburua da uraren tratamendua erraztea itsasora iritsi baino lehen, ingurumenaren kutsadura murrizte aldera. Instalazioak, hasiera batean, 20.000 m2-ko urak hartzen ditu Lezo 1ean.
2025ean zehar, instalazio berri horrek artatutako eremua 10.000 m2-tan handitzea ahalbidetuko duten obrak egingo dira, kaiaren % 75ri dagozkionak. Gainera, APPak pixkanaka ezarriko du sistema hori, dartsenako gainerako kaietan zoladurak berritu ahala.
Instalazio berria EBko Next Generation funtsekin finantzatu da, Espainiako Gobernuaren PRTRaren esparruan. Sobrinos de Manuel Cámara, BERGÉk portuan duen enpresa eragilea arduratuko da kudeaketaz.
Ura banatzeko sarearen sektorizazioa
Dartsenako edateko uraren banaketa eta kontsumoa optimizatzea da portuko instalazioetan edateko ura hornitzeko sarea sektorizatzeko proiektuaren helburua. Horretarako, honako jarduera hauek egingo dira:
- Sare moduan zabaltzea sarea.
- Sistemaren digitalizazio osoa, ihesak detektatzeko eta kontsumoak denbora errealean monitorizatzeko.
- Presio- eta emari-sentsoreak eta balbula motordunak instalatzea.
Guztira, APPak 1.520.000 euro inbertituko ditu, portuko sare hidraulikoko emariak, kontsumoak eta presioak urrunetik kontrolatzeko Herrera, Molinao eta Lezo inguruetan lan horiek egiteko, PRTRren Next Generation funtsen finantzazioarekin.


