Sektore publikoan merkataritza-zorra kontrolatzeko abenduaren 20ko 9/2013 Lege Organikoaren Lehen Xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, Estatuko Portuen ordainketako batez besteko epeak argitaratu dira.
15/2010 Legearen 4.1 Artikulua aplikatuz ordaintze-aldia ez da 60 egunetik gorakoa izango.
Ordaintzeko batez besteko Aldia (OBA) guztira egindako ordainketen gain egunetan kalkulatutako zenbatekoa da, hautatutako eragiketen zenbatekoaren haztapenarekin.
Ordaintze-egunen kopurua ordaintze-egunaren eta ordaintzeko legezko aldiaren hasierako egunaren arteko aldea bezala kalkulatzen da:
Pasaiako Portuko Agintaritzaren datuetatik ikusi ahal izan dugu aldiak honakoak direla:
Inbertsioak | Ustiapen-gastuak | |
---|---|---|
Ordaintzeko batez-besteko aldia (OBA) | 61,07 | 44,73 |
Iraunkortasun-memoriaren adierazleak
Negozioak eta zerbitzuak
Okupazio eta jarduera tasengatiko diru-sarrerak eta horietako bakoitzaren ehunekoa negozioaren kopuru garbiari dagokionez; azken 6 urteotako eboluzioa
Lurreko zerbitzugunearen metro koadroko mugitu diren tonak: azken 6 urteotako eboluzioa
Egitura eta inbertsioen maila
PPAren inbertsio publikoa cash flowarekiko. Azken hiru urteetako bilakaera.
Aktiboen berritzearen azken hiru urteetako bilakaera, urteko inbertsio bolumena, batez besteko aktibo netoekiko adierazita.