1. Arduradunaren identifikazioa eta harekin harremanetan jartzeko datuak
Pasaiako Portuko Agintaritza Estatuko Portuak erakunde publikoaren mendeko erakundea da, eta legez esleitzen zaizkion funtzioak eta eskumenak kudeatzen eta koordinatzen ditu.
Pasaiako Portuko Agintaritzaren harremanetarako kanalak:
- Posta arruntez: Transatlantiko Eraikina. Portu-esparrua z/g. 20110 Pasaia/Gipuzkoa (Espainia).
- Posta elektronikoz: lopd@pasaiaport.eus
2. Datuak Babesteko Ordezkariaren identifikazioa
Izendatutako Datuak Babesteko Ordezkaria: Estatuko Portuak, Álvaro Sanchez Manzanares.
Datuak Babesteko Ordezkaria: Pasaiako Portuko Agintaritzako Zuzendaria, Cesar Salvador Artola. Harremanetarako helbide elektronikoa: lopd@pasaiaport.eus
3. Zure eskubideak baliatzea
Interesdunek honako eskubide hauek baliatzea eskatu ahal izango dute:
- Datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, ze datu tratatzen ari diren eta haiekin ze eragiketa egin diren jakiteko.
- Datu pertsonal zehaztugabe oro zuzentzeko eskubidea.
- Ahal denean, zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea.
- Datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, bereziki Interneten irudia erabiltzeari dagokionez. Aurka egiteko eskubidea gauzatzeak berekin dakar zure datuak ezabatzea, Pasaiako Portu Agintaritzak interes legitimo larria duenean edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko interes legitimoa duenean izan ezik.
- Datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa denean. Kasu horretan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
- Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea, baldin eta datu horiek tratatzeko legezko oinarria kontratu-harreman bat egotea edo baimena ematea bada.
- Portu Agintaritzari emandako adostasuna ezeztatzeko eskubidea.
Bestalde, jakinarazten dugu edonork duela Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez datuen babesaren arloko legeria urratu dela uste badu.
4. Pasaiako Portuko Agintaritzak egindako tratamenduei buruzko informazioa
Pasaiako Portuko Agintaritzak Tratamendu Jardueren Erregistroa du, DBEOren 30. artikuluan ezarritakoa betez. Tratamenduen inbentarioa, haien helburuen deskribapenarekin, honako hau da:
Tratamendua | Helburua |
Komertziala, marketina eta dibulgazio-jardueren kudeaketa | Komunikazio eta merkataritza-jarduera instituzionalaren kudeaketa. Hezkuntzari, beste erakunde batzuei eta, oro har, herritarrei lotutako kolektiboentzat antolatutako dibulgazio-jarduerak kudeatzea. Kexak eta iradokizunak kudeatzea. Bezeroarentzako arreta. Kontaktuen agenda. |
Emakidak eta baimenak | Portuko emakiden eta baimenen kudeaketa. |
Kontseilariak | Helburua da Eusko Jaurlaritzak izendatutako kontseiluko kideen datuak kudeatzea. |
Kontratazioa | Kontratazio handiaren (lizitazioak eta lehiaketak) eta txikiaren kudeaketa. |
Sarbideen kontrola | Portuko esparrura eta portuko instalazio jakin batzuetara pertsonak sartzen eta irteten direla kontrolatzea. Baimendutako pertsonen bisiten erregistroa eta sarrera-kudeaketa. |
Enpresa-jardueren koordinazioa | Azpikontratatutako langileen enpresa-jarduerak koordinatzea, laneko arriskuen prebentzioaren esparruan. |
Administrazio-espedienteak eta prozedura judizialak | Administrazio-espedienteak kudeatzea, hastea, instruitzea eta ebaztea, aplikatu beharreko araudiekin bat etorriz. Pasaiako Portuko Agintaritzaren defentsa juridikoa prozedura judizialetan eta estrajudizialetan. |
Fakturazioa | Bezeroentzako zerbitzuak eta fakturazioa kudeatzea. Portuko zerbitzuak erabiltzeagatik ezarritako tasak kobratzea. Oinarrizko portu-zerbitzuak. |
Hornitzaileen eta bezeroen kontabilitate-kudeaketa eta alta | Bezeroen eta hornitzaileen kontabilitate-kudeaketa eta alta. |
Irudiak bideoan grabatzea | Portuko esparrua zaintzea, operazio-eremuetako jarduketak bistaratzea, segurtasunerako sarbideak kontrolatzea, portuko poliziak urruneko ustiapena zaintzea, arau-hausteak prebenitzeko zaintza. |
Aisialdiko instalazio nautikoen itxaron-zerrenda | Aisialdiko instalazio nautikoen erabiltzaileak kudeatzea, pantalanean amarratzeko eskubidea emateko. |
Laneko arriskuen prebentzioa | Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legean ezarritako legezko betebeharrak kudeatzea. |
Portuko poliziaren zehapen-prozedurak | Zehapen-prozedurak indarreko araudiaren arabera izapidetzea. |
Giza Baliabideak | Giza Baliabideen kudeaketa integrala, langile berriak, erakundeko langileak eta praktiketako pertsonak barne. Langileen datuak kudeatzea: lan-kontratuak egitea, nominak eta gizarte-aseguruak ordaintzea, presentzia-kontrola. Langileen etengabeko prestakuntza, gaitasunak eta trebetasunak kudeatzea. Praktiketako pertsonen datuak kudeatzea, unibertsitateekin eta prestakuntza-zentroekin egindako lankidetza-hitzarmenei esker. Enplegatu eta langile ohientzako aisialdiko jardueretarako deialdia. Langileentzako onura sozialak (Klausulan sartu beharrekoak: maileguak, bizi-asegurua, aurreikuspena, jatetxeko tiketa. Jatetxe-tiketari datuak laga zaizkiola jakinaraztea). Laneko altak eta bajak jakinaraztea. |
Langileen hautaketa | Lanpostuetarako hautagaien datuak kudeatzea. Lan-poltsaren kudeaketa. |
5. Datuak gordetzea
Datu pertsonalak, biltzen diren helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta, bestelako erantzukizunik egonez gero, tratamendu horiek legitimatzen dituen oinarriaren arabera behar den denboran gordeko dira. Halaber, artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudiarekin bat datozen datu pertsonalak gordeko dira, araudi hori aplikatzen zaienean.
6. Segurtasuna
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruko Segurtasun Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin. Neurri horiek Pasaiako Portuko Agintaritza erakundearen informazioaren segurtasuna osatzen duten dokumentuetan deskribatuta daude.
7. Konfidentzialtasuna
Webgunearen bidez edo mantentzen ditugun komunikazioen bidez jaso ditzakegun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta horiei buruzko sekretua gordetzeko konpromisoa hartuko dugu, aplikatu beharreko legerian ezarritakoaren arabera.
8. Nazioarteko transferentziak
Pasaiako Portu Agintaritzaren ardurapean dauden eta Tratamendu Jardueren Erregistroan agertzen diren tratamenduek ez dute aurreikusita nazioarteko transferentziarik, salbu eta beharrezkoak badira legezko betebehar bat betetzeko edo Pasaiako Portu Agintaritzaren eginkizunarekin lotutako interesak defendatzeko.
Sare sozialetan irudiak erabiltzeari dagokionez, jakin behar duzu datuak sare sozialetan argitaratzeak berekin dakarrela datuak nazioartean transferitzea Facebook, Inc., Google, Inc. (YouTube erabiltzen bada), Twitter, Inc. (lotura hori erabiltzen denean) erakundeetara. Erakunde horiek AEBetan dute egoitza, eta EU-US Privacy Shield Akordioaren babespean daude ( 2016/679 EB Erregelamenduaren 45.1 artikulua), pribatutasun-politikan zehaztutako baldintzetan.
9. Pribatutasun-politika eguneratzea
Baliteke Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, komeni da aldian-aldian webgunera sartzea, bildutako informazio motari eta haren tratamenduari buruz behar bezala informatuta egoteko.
Pribatutasun-politika hau azkenekoz 2019ko urtarrilaren 31n aldatu da.