Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Jendaurrean jartzeko izapideak

Pasaiako Portu Agintaritzaren iragarkia, Donibaneko saneamendu-proiektuaren esparruan, Bizkaia plazaren inguruan, jabari publikoko emakida bat emateari buruzkoa

Pasaiako Udalak aurkeztutako eskaera jendaurrean jartzen da. Udalak Pasaiako Portu Agintaritzari eskatu dio Bizkaia plazan, XII-B eremuan, hondakin-urak ponpatzeko estazio bat eraiki eta ustiatzeko jabari publikoko emakida bat eman diezaiola.

Hori guztia argitara ematen da, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren 85.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdunek, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean, dagokion dokumentazioa Pasaiako Portu Agintaritzaren bulegoetan (Portu Aldea z/g, Pasaia) aztertu ahal izan dezaten.

Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira, aurrez aurre edo erregistro elektronikoaren bidez, ordenamendu juridikoak pertsona juridikoei eta sektore publikoa osatzen duten erakundeei ezartzen dizkien betebeharrak eragotzi gabe.

EAO

Alegazioak aurkezteko epea 2026ko irailaren 16an, asteazkena, amaituko da.