Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

PPAk portu-espazioaren 4.747 m² emango dizkio Foru Aldundiari Adinberriren zentro berrirako

DSC00626 1 1

  • Maite Peña bigarren diputatu nagusiordea eta Gipuzkoako Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Izaskun Goñi Portu Agintaritzaren presidenteak lurzatia lagatzeko akordioa formalizatu dute.  
  • Lursailan zahartze osasuntsurako erreferentziazko zentro bat eraikiko da; eraikinak lurpeko 468 plazako aparkaleku bat ere izango du, Ospitalillo kaiaren inguruan.  

Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) Gipuzkoako Foru Aldundiari 4.747 m²-ko eta 3.353.660 €-ko balioa duen portu-espazio bat doan lagatzea erabaki du, Adinberri fundazioak Pasaian eraikiko duen zahartze osasuntsurako erreferentziazko zentro berrirako. 

Maite Peña bigarren diputatu nagusiordea eta Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Izaskun Goñi PPAko presidenteak gaur goizean irudikatu dute akordioa, eraikina altxatzen ari den lursaila bisitatzen. 

Lursailaren lagapena La Herreran zentroa eraikitzeko eta Ospitalillo kaiaren inguruan lurpeko aparkaleku bat egiteko da. 

"Pasaiako Portuak bere ingurunearekin duen konpromisoaren erakusgarri da akordio hau, eta Herrera Norteko hirigintza-berrikuntza sendotzea ahalbidetzen du; izan ere, Sprilurrek enpresa-eraikin berri bat eraiki berri du bertan", nabarmendu du Izaskun Goñik. 

Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Adinberriko presidenteak nabarmendu du Adinberri giltzarri izango dela pertsonak erdigunean jarriko dituen Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko. “Proiektu honek zainketa eredu berritzailea eta komunitarioa indartuko du. Adinberrik 129 plazako egoitza izango du, bizikidetza-unitateetan antolatua, baita eguneko zentroa, 18 apartamentu tutelatu, komunitateari irekitako espazioak eta 468 plazako lurpeko aparkalekua ere. Gainera, 400 lanpostu inguru sortuko ditu zuzenean eta zeharka, eta bultzada handia emango dio Pasaiako suspertze urbanoari, sozialari eta ekonomikoari. Pasaia eta Gipuzkoa berrikuntzan eta zainketetan erreferente bihurtzen lagunduko du”.