Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Portuko Poliziak zaintza-gaitasunak indartu ditu kontrol-zentro berri batekin

DSC09133

  • Portu Agintaritzak 618.700 euro inbertitu ditu Badia eraikinean 280 m2-ko espazio berri bat egokitzeko, babes-zerbitzua blindatzeko.  
  • Trasatlantiko eraikinean dagoen kontrol-zentro nagusia ere sartzen da lanetan.  

Pasaiako Portu Agintaritzak amaitu ditu Kaizaingoaren Kontrol Zentro Erredundante berriaren obrak. BARRU arkitekturak diseinatutako proiektua Jaizubia Obras y Servicios S.L. enpresa ari da gauzatzen eta 618.700 euroko inbertsioa du.

Helburua da portuko poliziari bigarren aginte-zentro bat ematea, kontrol-zentro nagusiari eragiten dioten larrialdietan zerbitzua eguneko 24 orduetan ematea blindatzeko.

Orain arte, Pasaiako portuak kontrol-zentro bakarra zuen, Trasatlantiko eraikinaren beheko solairuan. Orain, 280 m2-ko espazio berri bat egokitu eta gaitu da Badia eraikineko 1. solairuan, instalazioak errepikatuz.

Pasaiako Portuko Kaizaingoaren lokal berriak lan-gela bat, bulego bat, office gune bat, komunak eta kontrol-zentroa ditu, baita zaintza lanetarako bi lanpostu eta bideowall-ak ere.

Esku-hartze horri esker, PPAk babes-sare indartu eta egokitu bat du, bere jarduera gainbegiratzeko beharrei etengabe erantzuteko.

"Helburua da portuko poliziak beste lokal hornitu bat izatea, Trasatlantiko Eraikina ebakuatzeak dakarren edozein larrialdi koordinatu eta artatu ahal izateko", azaldu du Izaskun Goñi Portu Agintaritzaren presidenteak.

Zentro nagusia eraberritzea

Proiektuak barne hartzen ditu, halaber, Kontrol Zentro nagusiaren barnealdea eraberritzea eta Trasatlantiko egoitzako lokala modernizatzea.

2026. urtearen amaieran aurreikusita dagoen espazio berriaren birmoldaketa amaitu arte, Portuko Poliziak Badia Eraikineko espazio berritik jardungo du.