- Portu Agintaritzak Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteari (ANFAC) eta Gipuzkoako dartsena erabiltzen duten fabrikatzaile nagusiei aurkeztu zizkien portuko epe labur eta ertainerako hobekuntza eta inbertsio proiektuak.
- Bileraren ondoren, Noatum-UECC terminala bisitatu zen Pasaiako Portuan.
Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko (ANFAC) Logistika Batzordeko ordezkarien bisita jaso zuen atzo bere egoitzan.
Topaketak, David Candelario, PPAko zuzendariaren eta, Malen Elorza, Azpiegitura eta Ustiapen Arloko buruaren eskutik, Pasaian ibilgailuen trafikoaren operatiba hobetzeko abian dauden proiektu eta inbertsio nagusiak aurkezteko balio izan zuen, baita Pasaia Kantauri itsasoan erreferentziazko portu gisa erabiltzen duten fabrikatzaile nagusiekin batera hobekuntza-eremu posibleak identifikatzeko ere.
PPAk aurkeztutako proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Lezoko tren-geltokia handitzea; portura sartzeko kanalaren seinaleztapena eta argiztapena hobetzeko proiektuak; Lezoko kanala zabaltzea; Lezoko errepideko sarbidea hobetzea edo itsasontzietarako elektrizitate-hornidura (OPS) instalatzea.
"Ibilgailuak funtsezko merkantzia dira Pasaiako porturako, eta, horregatik, lanean jarraitu nahi dugu trafiko horrek kaian duen irisgarritasuna hobetzeko eta gure ingurunearekiko modurik errespetuzkoenean eta jasangarrienean egiteko", nabarmendu du David Candelario PPAko zuzendariak.
Bileran izan dira Mercedes; Stellantis; Noatum Automotive; UECC; Noatum-UECC Terminal Pasaia eta ANFAC.
287.050 ibilgailu 2023an
Ibilgailuen trafikoa Gipuzkoako dartsenaren dinamizatzaile nagusietako bat da. 2023an 287.050 auto ontziratu eta lehorreratu ziren Pasaian.
Zerbitzu logistikoaren malgutasuna eta errepideko sarbideak dira ANFACek urtero aurkezten dituen itsasoaren eta portuaren logistikako txostenetan automobilen fabrikatzaileek ondoen baloratzen dituzten gaietako bi. Azken txostenean, 2023aren amaieran argitaratua eta 2022an emandako zerbitzuak baloratzen dituena, Pasaiako portuak hirugarren puntuaziorik altuena lortu zuen, 5etik 4,1.
ANFACek 2018 eta 2022 artean egindako balorazioen historikoa