Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Platako Itsasargirako sarbideak berritzeko lanak hasi dira

  • Pasaiako Portu Agintaritzak itsasargirako bidea berritzeko geratzen zen kilometro bateko zatia egokitzeko eta asfaltatzeko lanak jarri ditu abian.
  • Obrek irauten duten bitartean, ibilgailuentzako zein oinezkoentzako pasabidea moztuta egongo da.

Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) astearte honetan, irailaren 5ean, hasi ditu Pasaiako Platako Itsasargirako sarbideak berritzeko lanak.

Obra hauei esker, berritu gabe zegoen itsasargira doan bidearen kilometro bateko zatia egokitu eta asfaltatu ahal izango da. Bertako bizilagunek eta bisitariek maiz erabiltzen duten bidea da.

Egokitzapen-prozesua irauten duen bitartean ibilgailuentzako zein oinezkoentzako pasabidea moztuta egongo da. Egokitzapen lanak, ostirala, irailaren 8an amaituko direla aurreikusten da.

"Denborarekin zoladura hondatu egiten da eta aldian-aldian asfaltatze-lanak egin behar izaten dira. Mantentze-lan horiek zatika egiten dira, eta oraingo honetan bidearen kilometro bateko zatian egingo da, azken urteetan hainbat kanpainatan egin den birmoldaketa burutuz", azaldu du David Candelario-k, PPAko zuzendariak.

2023ko aglomeratu-kanpaina

Jarduera hau Portu Agintaritzak 2023an portu-bideen zati batzuk berritzeko asmoz abian jarri duen aglomeratu-kanpainaren barruan kokatzen da. Uztailean, adibidez, Lezo, Buenavista eta El Reloj kaietako bideen zoladura egin zen.