- David Candelario, zuzendariak, eta César Salvador, Zerbitzu Orokorretako Arloburuak, bi agintariak jaso dituzte martxoaren 29an
Pasaiako Portuko Noatum-UECC terminalaren ordezkaritza batek, Noatum Automotive & Ro-Ro enpresako CEO den Xavier Vázquez-ek eta UECCko CFO den Thomas Thue-k, bisita egin dute Pasaiako Portura asteazken honetan, martxoaren 29an.
David Candelario, zuzendariak, eta César Salvador, Zerbitzu Orokorretako Arloburuak, harrera egin diete bi buruzagiei, eta bilera bat izan dute operadorearekin harremana estutzeko eta terminalaren orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko.
Bilera, Noatumek eta UECC-k asteazken honetan izandako administrazio-kontseiluaren ondoren egin da.
Azken urteotan, ibilgailuen terminala trafiko-dinamizatzaile nagusietako bat bihurtu da Gipuzkoako portuan. 2022an 248.427 unitate manipulatu zituen, % 15,09 haziz 2021eko datuekin alderatuta, eta Opel, Mercedes, Citroën edo Iveco marken esportatzaile izan zen.
Gainera, bi enpresek egiten duten lanari esker, Pasaiako Portua Autoen eta Kamioien Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen (ANFAC) azken rankingean Estatuko onena izan zen ibilgailuen trafikoan.