Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Albaola museoa hartzen duen Ondartxo kaiaren emakida onartu da 30 urterako

astillero visitable albaola experiencia difrente en san sebastian-5725

  • Emakida Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zaio 30 urterako, 2052ra arte.
  • 1.675.000 euroko inbertsioa egingo du, BERPIZTU programaren barruan, instalazioak egokitu eta hobetzeko.  
  • Horrela, Euskal Itsas Faktoriak bere kultura- eta turismo-jarduerak portu-ingurunean garatzen jarraitu ahal izango du.  

Pasaiako Portu Agintaritzak Ondartxon dagoen ontziola zaharraren emakida onartu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari 30 urterako, 2052ra arte. Gaur egun, Ondartxon dago Euskal Itsas Faktoria, eta Albaolaren lanari esker eskualdeko erakargarri turistiko nagusietako bat bihurtu da. 

Kontzesioari esker, Euskal Itsas Faktoriak apustu garrantzitsua egin ahal izango du bere instalazioak argi eta garbi hobetzeko, leku gehiago irabaziz. Guztira, 1.675.000 euroko inbertsioa aurreikusi da, Eusko Jaurlaritzaren BERPIZTU programaren esparruan, instalazioak kultura- eta turismo-jardueren garapenera egokitzeko. 

Horrela, Portu Agintaritzak jabari publikoko espazio bati, Pasaia inguruko bisitari eta turistentzat erakargarri nagusietako bat bihurtu den honi, erabilpena ematen jarraituko dio. 

Euskal itsas iraganaren nazioarteko proiekzioa 

2010ean inauguratua, Albaola Itsas Kultur Faktoria publikoari irekitako gune berritzailea da, eta artisautzako itsas teknologia nabarmentzen du. Bertan, nazioarteko proiekzioa duten hainbat jarduera egiten dira Euskal Herriko itsas iragana ezagutarazteko. 

Espazio honetan garatzen ari diren proiektuen artean azpimarratzekoa da Kanadako kostaldean, Red Bayn, 1565ean, hondoratu zen San Juan baleontziaren erreplika. Pasaian eraikia, Euskaditik Ternuara zihoazen lehen zamaontzi transozeanikoen adibidea da.