Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Sea Cloud II gurutzaontzia abuztuaren 23an iritsiko da Pasaiara

Datorren ostiralean, 117 metroduneko belaontzia, gipuzkoar portura iritsiko da.

Aurten bigarren aldia da belaontzi exklusibo honek amarrea eskatzen duela Pasaian.    

Maiatzean, Sea Cloud Cruises (Noble Caledonia) konpainiako Sea Cloud II gurutzaontziak ireki zuen Pasaiako gurutzaontzien denboraldia. Orduko aurreikuspena, ontzi hau, Pasaian, birritan iristea zen.   Datorren ostiralean, abuztuak 23, 117 metroko luzeera duen belaontzia berriz iritsiko da gipuzkoar portura. Aurreikusita dagoena, Frantziatik datorren ontzia, pasaitar kaitara 13:30ak sartzea da.  

Oraindik goiz da gurutzaontziko bidaiari kopuruari edo bidaiarien jatorriari buruzko informazio gehiago edukitzeko.  Dakiguna, ontzi hau, iristen den egun berean aterako dela hurrengo helmugaruntz  eta, beraz, bidaiariek ordu batzuk baino ez dituztela edukiko gure inguruko leku xarmangarrienetako batzuk ezagutzeko.            

Modan dagoen lekua:  

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Bulegoak igorritako informazioaren arabera, gure lurraldea inoiz gutxi bizi izan duen turismo denboraldi paregabe batez gozatzen ari da. Klima, gastronomia, izaera desberdineko ekitaldiak, etab, nazioko eta nazioarteko turistak erakartzeko aitzaki nahikoak ei dira. 

Gurutzaontzietako bidaiariak ez dira salbuespen. Urtetik urtera goraka doa profil honetako bidaiari kopurua. Beraz, ulergarria da erabat, urtetik urtera amarre eskariek ere gora egitea. Pasaiaren kasuan, oraingoz 3 dira 2020rako egin diren amarre eskariak eta 5, 2021rako egindakoak.  

Sea Cloud Cruises:  

Nazioarte mailan ospetsua den ontzi-enpresa da, 1979az geroztik, munduko edozein lekuan barrena, nornahi ahozabal uzteko moduko gurutzaontziak eskaintzen dituena, tematika orokorretan zein espezifikoetan espezializatutakoak.  

Sea Cloud II gurutzaontziaren kasuan, propultsio duala duen belaontzi bakanetakoa da, non belak, motor bitartez edo eskuz igo daitezkeen. Inolako automatismorik gabe, plazer hutsa da belen altxaera eskuz egiten ikustea.