Estatuko 28 Portu Agintaritzetik soilik 2k dute egiaztagiri hau.
Egiaztagiriak, gipuzkoar portuak lehiakortasunaren hobekuntzarekin eta barne-eraginkortasunarekin duen konpromezua erakusten du.
Segurtasun Nazio Eskema-k (SNE), komunikabide elektronikoen erabileran hartu beharreko segurtasun politika zehazten du. 75 neurriz osatuta, antolakuntza, egunerokotasuna eta babesaren esparruan barruan biltzen dira arauak, eta, informazioaren babes egoki bat arautzea dute helburu.
Hau kontuan izanik, Portu Agintaritza guztiek zerbitzu eta komunikazio elektronikoak, jarraitasun batez, eskeini ahal izan beharko lituzkete, komunikabide telematikoen bitartezko informazio trukaketak behar luken segurtasuna bermatuz, aurrez-aurre informazioa elkartrukatuko bailitzan. Era berean, Egiaztapen Nazio Erakundean – ENAC, gazteleraz-, egiaztapen eskema eskuragarri jarri du, Segurtasun Nazio Eskema betetzen den egiaztatu ahal izateko.
Portuko eremuan, Estatuko 28 Agintaritzetatik soilik 2k lortu dute egiaztagiri hau, Tarragonako Portuko Agintaritza eta geurea; ostera, onarpen hau jasotzen aitzindari izan da pasaitarra.
Sari hau, Pasaiako Portuaren eta bere lehendakaria den Félix Garciandíaren, Kudeaketa Aurreratuko Ereduak erabiltzeko eta barne-lehiakortasuna hobetzeko konpromesuan aurrera pauso bat da.
Gogora dezagun, 2019ko otsailean, erakunde honek Euskalit-ekin –euskal enpresetan Kudeaketa Aurreratua sustatzen duen euskal erakundearekin- elkartzeko hitzarmena sinatu zuela eta, 2019ko maiatzean, Agintaritzak, barneko zein kanpoko lan-kolaborazioa arintzeko helburuarekin, elkarlanerako tresna teknologikoa ezarri zuela.