Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

pasaia-muelles-zonas-portuarias

Kaiak eta portuko guneak

Pasaiako Portua portu natural bat da, itsasontziei erabateko babesa eskaintzen dien badia batek osatua. Itsasontziekin kargarako eta deskargarako lanak segurtasun osoz egin daitezke urte guztian, itsasoaren egoera edozein izanik ere.

Sarrerako kanalak 10 metroko gutxieneko sakonera du itsasbeheran, eta hondarrezkoa da hondoa. Sakonera hori modu naturalean mantentzen da bere horretan, dragatze-eragiketarik egin beharrik gabe.

Bertako kaiek ia 4.500 metroko luzera dute; horietatik, 250 metro gutxi gorabehera eraikuntza-enpresek, itsasontziak konpontzekoek eta beste jarduera osagarri batzuek erabiltzen dituzte, 1000 metro arrantza-kaietarako erabiltzen dira eta 3.250 metro inguru ondorengo merkataritza-erabilera hauetarako:

 

Guztira, 770.000 metro koadro inguruko lur-azalera du. Ur-azalera, berriz, 910.000 metro koadro dira.

Informazio teknikoa:

Pasaiako Portuak baliabideen dibertsifikazio eta kalitate bikaina du, merkantziak kargatzeko, deskargatzeko, manipulatzeko eta biltegiratzeko lanak modu erraz eta eraginkor batean egiteko ezin hobea.

Grúa. Estiba de papel en puerto de Pasaia.

Garabia. Paperaren zamaketa lanak. Pasaiako Portua.

Kai desberdinek potentzia desberdineko 14 garabi dituzte guztira, eta garabi bakoitzari emango zaion erabileraren arabera banatuta daude. Garabi horien jabea partikularra da, eta horien kudeaketa, gure portuan lan egiten duten enpresen ardura da.

Kaiak eta portuko guneak: garabiak

Era berean, portuan 3 ro-ro zaldain mugikor ditugu (roll-on, roll-off) neurri desberdinekoak, ibilgailuak ontziz errazago aldatu ahal izateko; ibilgailuak, hain zuzen ere, gure portuko trafiko erreferentea dira. Pasaiak, bere jabetzen artean, autoentzako biltegi erdi-estali bat du, 90.000 metro koadrokoa, ibilgailu horiek bertan biltegiratu ahal izateko.

Biltegiak:

Gure instalazioek edukiera desberdineko 11 biltegi dituzte guztira, eta horiek guztiak, merkantziak erraz eta arin manipulatu ahal izateko beharrezkoak diren tresnez hornituta daude:

1 Biltegia Gordailua: 2.524 m2
2 Biltegia Gordailua: 2.524 m2
4 bis Biltegia Gordailua: 6.300 m2. Garabi-zubia. Barneko tren-irispidea
5 Biltegia Gordailua: 2.695 m2
6 Biltegia Gordaiua: 4.480 m2
6 bis Biltegia Gordailua 2.603 m2
7 Biltegia

Gordaiua: 6.257 m2. Garabi-zubia. Barneko tren-irispidea

M Biltegia Gordailua: 4.110 m2
Cámara Biltegia Gordailua: 6.000 m2
8-9-10 Biltegiak Gordailua: 2.700 m2
Autoen Biltegia Gordailua: 90.000 m2

Arrantza-sektoreak 25.000 metro koadro inguruko azpiegiturak ditu Pasaian, eta oso ongi prestatua dago merkantziak lehorreratzeko eta modu erraz eta eroso batez kontsumorako erabilgarri jarri ahal izateko.

Kaietara eta portuko guneetara sartu nahi duten itsasontzi eta txalupek ondorengo ezaugarriak bete behar dituzte. 

camara-bobinas

Pasaiako Portua. Bobina biltegia.

Muelle de Lezo. Estiba de contenedores.

Lezoko kaia. Edukiontzien zamaketa-lanak.

Muelle de Lezo. Estiba de contenedores.

Pasaiako Portuko instalazioen argazki muntaia. Garraioa eta biltegia.