Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Airearen Kalitatea

Pasaiako portuan dauden kutsadura atmosferikoko isurketa gune nagusiak, ibilgailuen trafikoari eta lanak gauzatzeari dagozkienak alde batera utzita, portuko barrutiaren barruan jarduera gauzatzen duten enpresei dagozkienak dira, izan ere, enpresa horiek kutsadura sistematikoko guneak diren instalazioak edo ekipoak dituzte (isurketa finkoak) eta/edo hauts-itxurako isurketak (isurketa puntualak edo difusoak) sortu ditzaketen merkantziak erabiltzen dituzte eta esekidura-partikulak igortzen dituzte.

Bitartekoak/Neurriak:

Atmosferaren kalitatea zaintzeko Eusko Jaurlaritzaren Saretik lortutako informazioaren bidez egiten du PPAk airearen kalitatearen datuen jarraipena inguru horretan. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Saileko Ingurumen Ikuskaritzarako Zerbitzuaren ardura da indarrean dagoen legezko araudian ezarrita dauden gehienezko balioak betetzen direla ziurtatzea.

Datu horietatik garbi ikusten da inguru horretan dagoen kutsadurarik nabarmenena esekiduran dauden PM10 partikulak direla. Nolanahi ere, eguneko gehienezko muga hori zenbat aldiz gainditzen den ikusita esan genezake indarrean dagoen legezko araudian ezarritakoaren azpitik geratzen dela (35 aldiz), eta berdin gertatzen da urteko batez bestekoaren gehienezko balioarekin (40 μg/m3).

                  estaciocalidadaire                Anemometro-Avanzado      

Eusko Jaurlaritzako airearen kalitaterako estazioa eta PPAk portuko ingurunean jarritako anemometroaren irudia

Hori horrela izan arren, eta ontziratu gabeko solidoekin egiten diren lanetan sor daitezkeen eraginak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin, inguru horretan portuko lanek sortzen duten eragina mugatzera bideratutako jarraibideak ezarri ditu Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Portuko Poliziaren bidez gehiegizko kutsaduraren egoerak antzeman eta kontrolatzen ditu, eta behar baldin bada, ustiapen-departamentuari ematen dio horren berri, eragina murrizteko behar diren neurriak har ditzala eska diezaion zama-lanetan ari den enpresari.

Era berean, Pasaiako Portuko Agintaritzak Portuko Poliziaren Kontroleko Zentroaren bidez zentralizatzen du jasotzen diren kexen izapidetzea eta horietako kasu bakoitza ebaluatzen du, portuko jardueren ondorioz sor daitezkeen kalteak ekiditeko hartu beharreko neurriak aplikatu behar diren edo ez ikusteko.

Portuko lanak zaintzeko eta kontrolatzeko jarduketa horien osagarri moduan, portuan banatutan dauden 4 anemometroko sare bat du PPAk eta horien bidez haizearen abiaduraren eta norabidearen informazioa lortzen da, eta horietako bat, gainera, estazio meteorologiko baten osagarri da.

Hauts-itxurako ontziratu gabeko solidoak erabiltzen dituzten portuko langileek erabakiak errazago hartzeari begira, Pasaiako Portuko Agintaritzak METEOPORTPASAIA aplikazioa jarri du horien esku eta aplikazio horrek anemometroen sareak ematen dizkien  datuak eta alarmak uneoro ikusteko aukera ematen du.