Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Ibilgailuen esportazioa, Pasaiako portuko trafikoaren errekuperazioan funtsezkoa

7 egunetan 8 izan dira gipuzkoar kaietan atrakatu duten ibilgailuetarako salgai-ontziak. Uztaileko bigarren aste honetan, hirukoiztu egin da gipuzkoar portutik exportatu den ibilgailu kopurua.

Uztaileko bigarren astean zehar 8 car-carriers salgai-ontzi sartu dira Pasaiako portuan, ibilgailuetarako edo birakako-– edo ro-ro-etarako- salgaietarako espezializatuta dagoen terminalean.

Ontzi hauek guztiek, UECC – United European Car Carriers - armadorearen gidaritzapean guztiak, Europako eta Erresuma Batuko iparreko portuetara esportatzen dute normalean eta herrialde horietatik beretatik, ibilgailuak batik bat, inportatzen dituzte espainiar merkatura.  

Ohiko 2/3 eskaletako maiztasuna erabat hautsi egin dira uztailean, izan ere, 8 izan dira astebeten jasotako ontziak. Ontzi hauetako batzuk, bestalde, lehendabiziko     –edo gehienez bigarrena- aldia zen Pasaiako Portuan sartzen zirela.            

Hainbat urte dira Pasaiako Portua trafiko hau optimizatzeko lanean ari dela, ahalik eta edukiera eta malgutasun gehien emateko helburuarekin. Aurreko astean lortutako marka, UECC-Noatumek ustiatutako ibilgailuetarako terminalaren aldakortasunaren adierazgarri da, baita bere lan-sistemen eraginkortasunarena ere, besteak beste, ontzira zuzenean lotuta dagoen auto-siloa, Europa osoan bakarra baita Pasaiakoa.     

Eremu honetan burututako azkeneko lanak, azpiegituretakoak gehienak, auto-lantegietatik porturaino ibilgailuak garraiatzen dituzten trenak luzeagoak izateko erraien hobekuntza izan dute ardatz, alegia, kate intermodalaren eraginkoirtasuna eta iraunkortasuna hobetzeko helburua izan dute.  Ildo beretik, Pasaiako Portu Agintaritza, portu barruko irisgarritasuna eta maniobrabilitatea aztertzen dihardu, besteak beste, armadore honek eraikitzen ari den car-carriers ontzi berri eta modernoak ekarri ahal izateko.  

Bukatzeko, Pasaiako portua, espainiar auto- eta ibilgailu-fabrikatzaileek egiten duten “ANFAC” rankingean edo zerrendan, lehenengo postuan geratu da, beste bi porturekin berdinduta.