Pasaia Port

Etorkizuneko itsas lerroak zurekin marraztuko ditugu

Vista aérea del puerto de Pasajes

Pasaiako Portuak inbertsio garrantzitsuak erakartzen ditu

Portuko Agintaritzaren ohiko Administrazio-Kontseilua, ekainaren 27rako aurreikusita zegoena, uztailera atzeratzea erabaki da, ekitaldi hau, garrantzia handiko bi jardueren tramitazioarekin batera gerta dadin.

Lehenengoz, Santa Klara uharteko itsasargiaren eraldaketa, Donostia-San Sebastiango udalak sustatuta, Cristina Iglesias donostiar eskultore ospetsuaren lan bat hartzeko.  

Bigarrenez, portuko eragile garrantzitsu batek La Herrerako portu-gunean biltegi bat eraikitzeko esleipen administratiboaren eskakizuna aztertzea.   Inbertsio pribatu honek, portuaren biltegiratze-ahalmena handitu egingo luke, Portu Agintaritzak, La Herrerako portu inguruan eraikitzen ari den 7.000 m2-ko biltegiei gehituko bailitzaioke.  

Dataren atzerapenarekin, Kontseiluaren ospazkizunerako beharrezkoak diren tramiteak egiteko denbora nahikoa irabazten da eta, era honetara, uztaila bukaerako ez-ohiko saioan, esleipen hauek eman ahal izango dira.          

Bestalde, saio honetako gai-zerrendan, ekaineko ohiko saioan eztabaidatzea aurreikusita zeuden gainontzeko gaien lanketa egingo da.